honoris Miquel Siguan Soler

Miquel Siguan Soler

Izen-abizenak:

Miquel Siguan Soler
 

Inbestidura eguna:

1996ko apirilaren 24a 
 

Jakintza arloa:

Psikologia
 

Proposamena egin duen organoa:

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
 

Aitabitxia edo amabitxia:

Felipa Etxebarria Sagastume
 

Arrazoia:

Bere karisma, gainerakoak ulertzeko jarrera eta dinamizatzeko eta sustatzeko indarra bikainak izan dira, eta horiek guztiek eman diote duen maisutza. Espainiako unibertsitateetan Psikologiaren garapenaren sustatzaile handienetako bat izan da, eta aitzindari nabarmena Psikologia Industriala, Haurren Psikologia eta, bereziki, Psikolinguistika bezalako diziplinetan. Hezkuntza Zientzien arloan, aipamen berezia egin behar zaio Hezkuntza Zientzien Institutuen bultzatzaile gisa eginiko lanari eta inguru horretan gauzatu zuen ikerketa aplikatuari; batez ere, hizkuntzaren ikasketaren, irakaskuntza elebidunaren eta eleaniztasunaren arloetan nabarmendu da. Azpimarratzekoa da Siguan irakasleak laguntzeko eta aholku emateko duen prestasuna, bere ezagutza eta esperientzia oinarri hartuta, Lengoaiaren Pedagogiako espezialitatea sortzeko eta garatzeko. Proiektu aitzindaria izan zen Espainiako unibertsitateen testuinguruan. Bestalde, eskerrak eman behar dizkiogu, oso ekarpen aberatsa egin baitzuen UPV/EHUren Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eratzen ari zenean, ikasketa planak sortuz. Hain zuzen ere, haren laguntza paregabeari esker, lengoaiarekin eta elebitasunarekin loturiko zenbait gai sartu ziren esparru akademikoan.

 

Gobernu Kontseiluan onartu zen eguna:

1995/09/28