Miguel Artola Gallego

Miguel Artola Gallego

Izen-abizenak:

Miguel Artola Gallego
 

Inbestidura eguna:

1989ko azaroaren 30a
 

Jakintza arloa:

Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak
 

Proposamena egin duen organoa:

Filologia, Geografia e Historia Fakultatea

 

Aitabitxia edo amabitxia:

Emiliano Fernández de Pinedo
 

Arrazoa:

Irakasleok ondotxo zekiten programa, eta gehienek ulertzeko moduan azaltzen saiatzen ziren. Eguneroko irakurketetan eta artxiboetako ikerkuntzako lanean oinarrituriko ezagutzak zituzten. Bien obra zabalak oinarri sendoak ditu, etorkizun luzea bermatzen dutenak.
Bi maisu hauen lanean aurki dezakegu Euskal Herriko historiografiaren berrikuntza, eta, horri esker, Euskal Herriko historia ondoena ikertuta daudenetako bat da.
Miguel Artolaren bidez, hirurogeiko urteen hasieran heldu ziren J.H. Elliotten Espainia inperiala edo Frantziako iraultza Ernest Labrousseren analisian, eta, haien lanei esker, Espainia garaikidearen jatorriak eta Espainiako konstituzionalismoa.
Lan guztietan igartzen zaio teoriak ezartzeko ahalegina, izan gerrillen gerraren analisian, izan burgesiak ezarritako sistema politikoaren ikerketan. Hiztegi zorrotza erabiltzen zuen, eta Los Afrancesadosen iragartzen zen liberalismoa. Gogora ekarri behar da liburuak, lehenengo edizioan, Gregorio Marañónen hitzaurrea zuela.
Lan historiografikoen zati handi batean ekonomiaren historia landu zuen, hiru alderditatik. Alde batetik, nekazaritzaren historia jorratu zuen, nolabait esateko. Bestalde, hedabideen gaineko kezkaren bidez, errepideko eta itsasoko garraioari buruzko tesiak zuzendu eta babestu zituen. Eta, hirugarren fasean, Ogasuna aztertu zuen; Erdi Aroko ogasunetatik hasi eta Erregimen Zaharraren porrotera heldu zen.

 

Gobernu Kontseiluan onartu zen eguna:

1988/03/29