Lege Zerbitzua
1.- Nork eska lezake txosten juridikoa?
Honako hauek eska ditzakete txostenak edo proposamenak, beste organo edo arduradun administratiboen eskariz edo beren kabuz: errektoreak eta Zuzendaritza Kontseiluko gainerako kideek, ikastegietako dekanoek eta zuzendariek eta sail eta institutuetako zuzendariek.
2.- Nola eskatzen da txosten juridikoa?
Txosten eskariak idatziz egin behar dira eta Idazkaritza Nagusira bidali. Eskariekin batera, gaia kokatzen, zehazten eta tramitatzen lagun dezaketen txosten, datu eta dokumentuak ere bidali behar dira.
Nahikoa da eskaria posta elektronikoz egitea (beste bide batez ere egin daiteke), helbide honetara mezua bidalita: lege-zerbitzua@ehu.eus
3.- Zer urrats egin behar da lankidetza hitzarmen bat tramitatzeko?
Hitzarmenak tramitatu eta onartzeko era Gobernu Kontseiluaren Funtzionamenduari buruzko Arautegiko 24. artikuluan eta hurrengoetan dago araututa (2009/05/26ko EHAA). Ikastegi, sail, unibertsitate institutu, zerbitzu eta unibertsitateko gainerako egituretatik etorritako hitzarmen proposamenak Zuzendaritza Kontseiluko kide batek tramitatuko ditu eta dagokion errektoreordetzak bideratuko du dagokion espediente administratiboa. Beraz, eskatzaileak hitzarmenaren gaiaren arabera dagokion errektoreordetzara joko du (ikerketakora, campusekora...), eta han esango diote zein dokumentazio aurkeztu behar duen proposamenarekin batera.
4.- Hitzarmenen inguruko jarraibideak
2019ko Urriaren 24ko datarekin, Idazkari Nagusiak Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendu Arautegiaren II. Tituluaren III. Kapituluan aurreikusitako hitzarmenak onartzeko kudeatu behar diren espediente administratiboen tramitazioa eta hitzarmenen iraupenaren eta hitzarmenak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legeari egokitzearen inguruko, bi jarraibide onartu ditu. Jarraian eskuragarri dituzue: