Klaustroko Mahaia
Klaustroko mahaia Klaustroaren kide anitzeko Zuzendaritza organoa da. Mahaiko buruaren agindupean jardungo du eta Klaustroaren ordezkari izango da hala behar den ekitaldietan.
Klaustroko mahaiko burua errektorea izango da, edo haren legezko ordezkoa. Errektoreaz gain, ondokoak izango dira Klaustroko mahaiko kideak: idazkari nagusia eta Klaustroko kidego bakoitzaren ordezkari bat, kide hautetsiek beren artetik aukeratua.
Klaustroko Mahaiaren eginkizunak:
- Klaustroaren jarduera antolatzea eta Klaustroko buruarekin batera bileretako aztergaien zerrenda erabakitzea.
- Klaustroaren jarduera antolatzea eta Klaustroko buruarekin batera bileretako aztergaien zerrenda erabakitzea.
- Eztabaidak zuzentzeko arauak onartzea, eta bozketak eta botoen zenbaketa antolatzea.
- Klaustroko buruari bilerak zuzentzen laguntzea, inpugnazioak ebaztea eta ordenarekin zerikusia duten gaiei buruzko erabakiak hartzea.
- Arautegia interpretatzea.
- Bilerako akta behin betiko onartzea, baldin eta akta argitaratu eta hurrengo hamar egunetan aktaren edukiei buruzko erreklamaziorik izan bada.
- Ebaztea, eskumenak eskuordetuta, Klaustroak hartutako erabakien kontra aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoak.
- Eta, oro har, bilera behar bezala egiteko beharrezko diren erabakiak hartzea.
- Horrez gain, Klaustroko Mahaia izango da Klaustroan egiten diren hauteskunde prozesuetako hauteskunde batzordea.
osaera
- Eva Ferreira García (Presidentea) - Errektorea
- Aitor Zurimendi Isla (Idazkaria) – Idazkari Nagusia
- Carlos Rodríguez González - Irakasle Iraunkor Doktorea
- Jon Azkune Torres - Irakasle Iraunkor Ez Doktorea eta Doktore ez Iraunkorra
- Nerea Blanco Aramendia - Bestelako Irakaslea
- Désirée Sánchez Ojanguren - TEKAZEL
- Sara Abad García - Ikaslea