honoris Jon Bilbao Azkarreta

Jon Bilbao Azkarreta

Izen-abizenak:

Jon Bilbao Azkarreta
 

Inbestidura eguna:

1995ko azaroaren 8a 
 

Jakintza arloa:

Euskal Filologia
 

Proposamena egin duen organoa:

Filologia, Geografia eta Historia Fakultatea
 

Aitabitxia edo amabitxia:

Félix Menchacatorre Egaña
 

Arrazoia:

Hil ondoren eman zaio titulua, lortutako merituengatik eta egindako lanagatik, nazioartean aitortutako irudi prestigioduna delako. 1939-1940 artean Eusko Jaurlaritzako bigarren ordezkari izan zen Boisen. 1940tik 1942ra bitartean Berkleyko Unibertsitateko (Kalifornia) kide izan zen. Ondoren, New Yorkera itzuli eta Agirreren, Iralaren eta Manu de la Sotaren laguntzaile izan zen. 1969tik hil bitartean euskal biblioteka bateko prestakuntza eta garapen zuzendaria izan zen, Nevada-Renoko Unibertsitateko (AEB) Basque Studies Program-erako: guztira 15.000 obra baino gehiago ditu, eta aldizkarietako 400 argitalpen baino gehiago. Gaur egun, Estatu Batuetako euskal biblioteka onena da, baita bere generoko munduko onenetako bat ere. 1981ean "Basque Studies Bibliographer Emeritus" izendatu zuen Renoko Unibertsitateak, euskal bibliografiaren alorrean eginiko lanagatik.

 

Gobernu Kontseiluan onartu zen eguna:

1994/10/27