Ikerketaren-arloko-errektoreordea-Inmaculada-Arostegui

Ikerketaren arloko errektoreordea

Ikerketaren arloko errektoreordea

Inmaculada Arostegui Madariaga (Curriculum vitae)

Harremanetarako

Idazkaria: Idoia Muñoz          

Kokapena: Errektoretza eraikina

Posta helbidea:
Sarriena, z/g
48940 Leioa (Bizkaia)

Eskumenak

  • UPV/EHUn ikerketa jarduera programatzea eta sustatzea.
  • UPV/EHUren parte hartzea, estatuko edo nazioarteko erakunde publiko nahiz pribatu orok deitu edo sustatutako deialdietan eta ikerketetan.
  • Irakasleen ikerketa jarduera ebaluatzea.
  • Ikerketako Zerbitzu Nagusiak eta Zientzia Azpiegiturak.
  • Unibertsitateko Biblioteka eta dokumentazioko eta informazio zientifikoa eskuratzeko baliabideak.
  • Ikerketaren etika.
  • Ikerketari laguntzeko programari buruzko erabakiak.
  • Proiektu, hitzarmen edo zuzeneko diru laguntzen finantzaketaren bidez ikertzaileen edo prestakuntza bidean dauden ikertzaileen kontratu berriak eta luzapenak egiteko izapideak hastea eta horien jarraipena egitea.
  • Unibertsitatea ordezkatzea, UPV/EHU gobernu organoetako kide den erakundeetan (funtsean, ZTBES), beste errektoreordetza batzuei dagokien ordezkaritza espezifikoa ezertan eragotzi gabe.
  • Erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetza harremanak eta ordezkaritza, ikerketa, transferentzia eta berrikuntza bultatzeko, beste errektoreordetza batzuei dagokien eskumen espezifikoa ezertan eragotzi gabe.
  • Unibertsitate institutuak eta UPV/EHUren beste ikerketa egitura batzuk, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzarekin koordinatuta.
  • Bere arloko akordioak eta hitzarmenak sinatzea erakunde publiko eta pribatuekin, araudi espezifikoetan aurreikusitakoaren arabera, ikerketa, transferentzia eta berrikuntza sustatzeko, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzarekin koordinatuta.