CV-Fernando-Tapia-Alberdi

Fernando Tapia Alberdi

Curriculum vitae

Fernando Tapia Alberdi (Azkoitia, 1969) Zuzenbidean Lizentziatua (UPV/EHU), Zuzenbidearen Soziologian Nazioarteko Masterra (Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea) eta Zuzenbidean Doktorea (UPV/EHU), Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea da UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean 1997. urtea geroztik. Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen Zuzendaritza Batzordeko kide (1999-2003), UNED-Bergara Fundazioaren Patronatuko kide (2003-2007), Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko Idazkari akademiko (2015-2017), UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako Zuzendaria (2017-2019), Joxemari Korta I+G zentroaren zuzendaria (2017-2019) eta Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea (2019-2021) izan da. Madrilgo Abokatu Kolegio Txit Goreneko kide da, nahiz ez dagoen jardunean. Kirolaren esparruan lan ezberdinak burutu ditu, batez ere aholkulari juridiko gisa. Kudeaketa publikoaren esparruan ere badu eskarmenturik, besteak beste, Gizarte eta Erakunde harremanetarako Foru Diputatu (2003-2007), Euskal Eurohiria Garatzeko Mugazgaindiko Agentziaren Kudeatzaile (2003-2007), eta Kirolgi Fundazioaren Presidente (2003-2007) karguak izan baititu.

Gaur egun Zuzenbide Fakultateko “Justizia sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren” Zuzendaritza Batzordeko eta ETICOP-IT (Ética enComunidades de Práctica / Ethics in CommunitiesofPractice) ikerketa taldeko kidea da.