Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea
Fernando Tapia Alberdi (Curriculum vitae)
Harremanetarako
Idazkaria: Jasone Ugarte
- Telefonoa: 943 01 83 58
- Posta elektronikoa: vicer.alumnado@ehu.eus
Kokalekua: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza (Julianategi)
Posta helbidea:
Arriola pasealekua, 2
20018 Donostia-SanSebastián
Eskumenak
Ikasleak
- Unibertsitatera sartu aurreko orientazioa: UPV/EHUri buruzko proiekzioa eta informazioa; ikasleak erakartzea; eta ikasleei babesa eta orientazioa ematea, matrikulazio fasean.
- Ikasleak orientatzea unibertsitatean ikasketak egiten dauden bitartean (ikastaroak, bekak, jarduerak…).
- Behar bereziak dituzten ikasleentzako hezkuntza beharrei erantzutea.
- Unibertsitateko kideei laguntza eta orientazio psikologikoa ematea, Psikologia Aplikatuko Zerbitzuaren bidez.
- Ikasle ohien elkarteekiko harremanak (EHUalumni) bultzatzea, eta jarduerak kanpora zabaltzea.
- Ikasleen kontseiluetatik bultzatutako jarduerak antolatzen eta egiten laguntzea.
- UPV/EHUko ikasleen erakundeekiko harremanak.
- Ikasleek UPV/EHUko gobernu organoetan duten parte hartzearen jarraipena egitea.
- Desgaitasunak dituzten unibertsitateko kideen eskariei erantzutea.
- ENLIGT Europako Unibertsitatea eta lotutako haren proiektuak koordinatzea eta bultzatzea UPV/EHUn.
- Graduondokoen Latinoamerikako Sarea eta hura beste unibertsitate eta jakintza arlo batzuetara hedatzeko estrategia koordinatzea.
Enplegagarritasuna
- Campusetan ikasleen laneratzerako gaitasuna bultzatzeko eta sustatzeko jarduerak koordinatzea, eta lan arlorako trantsizioari buruzko informazioa eta orientazioa ematea, politika orokorraren esparruan.
- Curriculumeko eta curriculumez kanpoko praktikak kudeatzea.
- Euskal ehun sozioekonomikoaren erakunde publiko eta pribatuekiko eta haren elkarteekiko harremanak mantentzea, campusekin koordinatuta eta Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuren babesarekin, prestakuntza duala garatzeko eta ezartzeko eta, oro har, unibertsitateko tituluen enplegagarritasuna hobetzeko.
- Campusetako ekintzailetza programen testuinguruan ikasleei zuzendutako kultura ekintzailea bultzatzeko jarduerak koordinatzea eta horien jarraipena egitea, eta Gazte Ekintzailetza Beken programa kudeatzea.