CV-Aitor-Zurimendi-Isla

Aitor Zurimendi Isla

Curriculum vitae

Aitor Zurimendi Isla (Basauri, 1974) EHUko Zuzenbide Fakultatean lizentziatu eta doktoratu zen, Donostian. Gaur egun, Merkataritza Zuzenbideko katedraduna da Bilboko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Bere ikerketak Banku-zuzenbideari, Garraio-zuzenbideari, Lehiaren Zuzenbideari eta Kontsumitzailearen Babesari buruzkoak izan dira. Zazpi monografia argitaratu ditu (horietako bost egilekide bezala), hogeita zortzi artikulu aldizkarietan eta hogeita sei kapitulu liburu kolektiboetan. Hiru ikerkuntza- seiurteko aitortu dizkiote eta transferentziazko seiurteko bat. Halaber, Münichen, Freiburgen, Oxforden eta Harvarden ikerketa-egonaldi laburrak egin ditu. Hamazazpi ikerketa-proiektu lehiakorretan hartu du parte, eta horietako hirutan ikertzaile nagusia izan da; enpresa edo erakundeekin egindako sei kontratutan, horietako hirutan ikertzaile nagusia izanik; eta irakaskuntzako bi berrikuntza-proiektutan, horietako batean ikertzaile nagusia izanik. Era berean, lau aldizkaritan idatzi eta kudeaketa akademikoan parte hartzen du, eta Lehiaren Defentsarako Sare Akademikoaren Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen. “La ética empresarial en las distintas manifestaciones del Derecho Mercantil” izeneko ikerketa-talde kontsolidatuaren kidea da, Eusko Jaurlaritzak A motako talde kontsolidatu gisa aitortua.

Kalitate eta irakaskuntza berrikuntzako dekanordea izan zen Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, eta Unibasq-eko zuzendariordea. Ebaluatzaile gisa parte hartu du ANECAko eta DEVAko hainbat programatan.