Hautagaitzak aurkezteko epearen hasiera
2/2023 Lege Organikoaren 51.1 artikuluaren arabera, hautagaiek lanaldi osoko irakasle-ikertzaile iraunkor doktoreak izan beharko dute. Era berean, eta lege horren 1. xedapen iragankorraren 3. paragrafoarekin bat etorriz, hautagaiei gutxienez honako hau izatea eskatuko zaie: ikerketako hiru seiurteko, irakaskuntzako hiru bosturteko eta lau urteko esperientzia unibertsitate kudeaketan pertsona bakarreko karguren batean.
Hautagaitzak aurkezteko, gutxienez klaustrokideen % 10en sinadura beharko da, eta hautagaiak sinatutako idazki baten bidez aurkeztuko dira, Hauteskunde Batzorde Orokorrari zuzenduta, bere izen-abizenekin, eta programarekin eta gobernu batzordearen egiturarekin batera aurkeztuko dira.