honoris Gúnther Kaiser

Günther Kaiser

Izen-abizenak:

Gúnther Kaiser
 

Inbestidura eguna:

1992ko maiatzaren 8a 
 

Jakintza arloa:

Kriminologia
 

Proposamena egin duen organoa:

Zuzenbide Fakultatea
 

Aitabitxia edo amabitxia:

Antonio Beristain
 

Arrazoia:

Kriminologiako ikertzaile gisa duen kategoriagatik. Gaur egun, Alemaniako kriminologo onena da, bere ikerlan teoriko eta enpirikoei esker; halaber, atzerrian eragin handiena duena da. Honako hauek dira haren ikergai nagusiak: gazte delinkuentzia, trafiko delinkuentzia, kriminologia ekonomikoko delinkuentzia, askatasuna kentzeko zehapenen alternatibak, biktimologia eta abar. Gaur egungo Espainiako, Latinoamerikako eta Ekialdeko kontinenteko kriminologo nagusiak zuzendu ditu. Ikerketaren eta goi mailako dibulgazioaren esparruetan egindako argitalpen ugariengatik. Haren testuliburuek eta gaztelaniara, ingelesera eta beste hizkuntza batzuetara eginiko itzulpenek eragin handia dute mundu guztian. 40 liburu eta 300 argitalpen baino gehiago kaleratu ditu, eta horietako asko hizkuntza nagusietara itzuli dira. Gaur egun kriminologia gaiei buruzko argitaletxe bat zuzentzen du: ez dago parekorik ez egiturari, ez difusioari dagokionez. UPV/EHUrekin harreman hertsia du; esate baterako, aipatzekoa da II. Euskal Mundu Biltzarrean emandako laguntza (Droga Mendekotasunen Biltzarreko III. Bilkura). Euskal Herriko eta Espainiako Kriminologiako irakasleek haren eragin magistrala jaso dute Friburgo Breisgaun eta Euskal Herrira nahiz Espainiara eginiko bidaietan.

 

Gobernu Kontseiluan onartu zen eguna:

1991/10/28