Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea
Idazkaria: Ana Rosa Ruiz Nogués
- Telefonoa: 946 012 115
- Posta elektronikoa: vrdesarrollo-transferencia@ehu.eus
Kokapena: Errektoretza eraikina
Posta helbidea:
Sarriena auzoa, z/g
48940 Leioa (Bizkaia)
Eskumenak
Zientzia eta Gizarte Garapena
- Nazioarteko Bikaintasun Campusa eta Mugaz Gaindiko Euroeskualdeko Campusa hedatzeko jarduerak koordinatzea.
- Grupo EHU – ehuTALDEA egituratzeko politika.
- Publiko-pribatua lankidetza, erakunde Katedrak, Unitate Mistoak eta Unibertsitate-Gizartea eta Unibertsitate-Enpresa Ikasgelak sortzea eta ebaluatzea, baita unibertsitate-enpresa ekimenak eta lankidetza publiko-pribatuak sortzea eta bultzatzea ere.
- Unibertsitatea ordezkatzea, UPV/EHU gobernu organoetako kide den erakundeetan (batez ere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean –ZTBES-), beste errektoreorde batzuei dagokien ordezkaritza espezifikoa ezertan eragotzi gabe.
- UPV/EHUko Zientzia Parkea hedatzea xede duten jarduerak koordinatzea.
- Bere eskumenen arloko gaien inguruko akordioak eta hitzarmenak sinatzea, erakunde publiko eta pribatuekin, ikerketa, transferentzia eta berrikuntza sustatzeko, Ikerketaren arloko Errektoreordetzarekin koordinatuta.
- UPV/EHUko nazioarteko egoeraren prospektiba, jarraipena, azterketa eta informazio estatistikoaren koordinazioa (rankinak).
- Jarduera ildoak bultzatzea eta planifikatzea, jasangarritasunaren eta gizarte konpromisoaren arloan.
- Campus Bizia Lab – Campus Jasangarria garatzea.
- Garatze bidean diren herrialdeekiko lankidetza lanak koordinatzea.
Transferentzia
- Erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetza harremanak eta ordezkaritza, ikerketa, transferentzia eta berrikuntza bultatzeko, beste errektoreordetza batzuei dagokien eskumen espezifikoa ezertan eragotzi gabe.
- Ikerketaren bidez sortutako jakintza transferitzea, sustatzea eta merkaturatzea, horretarako beharrezkoak diren kontratuak sinatzeko aukera barne hartuta.
- Estatutuen 97. artikuluaren kontratuak gainbegiratzea eta sinatzea, hala behar denean.
- Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoa (ITRB) eta partaide garen transferentzia kudeatzeko erakundeak.
- Ikerketatik eratorritako jabego intelektual edo industrialaren eskubideak erregistratzeko baimenak eta eskaerak.
- Unibertsitateko ekintzailetza jarduera, enpresa ekimenak eta enpresen sorrera diseinatzea, koordinatzea eta garatzea.
- Babesletza eta mezenasgoa
- Ikerketa eta jakintza zabaltzea eta dibulgatzea.
- Ikertaldeen esperientzia eta jakintzen mapa dinamikoa.
- Zientzia Astea antolatzea eta egitea, baita antzeko beste jarduera batzuk ere, hala nola Ikertzaileen Europako Gaua.
- Komunikazio Bulegoko kideei bere eskumenen gaiei buruzko aholkularitza ematea.