Francisco José Ayala Carcedo Honoris izendatzeko ekitaldia

Francisco José Ayala Carcedo
2010ko urriaren 29a
Biokimika eta Biologia Molekularra
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Félix María Goñi Urcelay
Bere bikaintasun akademikoagatik eta ikertzaileagatik. Bigarren belaunaldiaren ordezkari da neodarwinismoko ordezkari jakintsuenen zerrendan. Bere irakaskuntza lana biologia ebolutiboaren esparruan egin du. Erloju molekular ebolutiboa (edo gertakari ebolutiboen arteko lapsusa kalkulatzeko teknika) aztertzeagatik da ezaguna, baita, batik bat, Chagas gaitza (Hego Amerikan 16-18 milioi pertsonak pairatzen duten gaixotasun endemikoa) eragiten duen Trypanosoma cruziaren ugalketa ikertzeagatik ere. Halaber, genetikarekin lotutako beste gai batzuk ikertu ditu: filosofia, bioetika eta zientziaren eta erlijioaren arteko lotura. Orain arte argitaratutako azken azterlanean dio eboluzionismoa eta katolizismoa bateragarriak direla, baina kreazionismoa ez; izan ere, Jainkoa bihurtuko luke lehenengo abortista nagusi, eboluzionismoak, munduko gaitzaren arazoa azaltzeko, perfekzioaren bila sortutako inperfekzioa baitarabil. Kreazionismoak, berriz, aurkako printzipioa du abiapuntu: gizakia berez da perfektua.
2009/10/01