Felipe Ruiz Martin
Izen-abizenak:
Felipe Ruiz Martin
Inbestidura eguna:
1989ko azaroaren 30a
Jakintza arloa:
Ekonomia Historia eta Ekonomia Erakundeak
Proposamena egin duen organoa:
Filologia, Geografia eta Historia Fakultatea
Aitabitxia edo amabitxia:
Emiliano Fernández de Pinedo
Arrazoia:
Irakasleok ondotxo zekiten programa, eta gehienek ulertzeko moduan azaltzen saiatzen ziren. Eguneroko irakurketetan eta artxiboetako ikerkuntzako lanean oinarrituriko ezagutzak zituzten. Bien obra zabalak oinarri sendoak ditu, etorkizun luzea bermatzen dutenak.
Bi maisu hauen lanean aurki dezakegu Euskal Herriko historiografiaren berrikuntza, eta, horri esker, Euskal Herriko historia ondoena ikertuta daudenetako bat da.
Felipe Ruiz Martínen bidez, Annales Eskolaren onena bereganatu ahal izan zen, orduan historia ikusteko eta egiteko modua eraldatzen ari baitziren. Hala, erraz-erraz ulertu ahal izan zituzten Aro Modernoko nazioarteko bankuaren finantza mekanismo korapilatsuak.
Artola irakaslearen lan gehienek Ekonomiaren Historiaren sektore korapilatsu eta zailenetako bat aztertzen zuten: Ogasunaren, finantza publiko eta pribatuen eta bankuaren arteko egitura, alegia. Zuhaitz exotiko horrek hispaniar inperio osoan zabaldu zituen sustraiak, baita bere etsaien lurretan ere, eta, garaiaren arabera, Genevan, Amsterdamen edo Londresen eman zituen fruituak. Lan horiek piztu zuten udal ogasunetarako interesa beste ikertzaileen artean.
Gobernu Kontseiluan onartu zen eguna:
1988/03/29