CV-Juncal-Gutierrez

M. Juncal Gutierrez Mangado

Curriculum vitae

M. Juncal Gutierrez Mangado (Andoain, 1968), Ingeles Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (1997) eta Filologia Ingelesean doktorea UPV/EHUn (2005). Gaur egun irakasle agregatua da Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Sailean (Vitoria-Gasteiz). Bertan, graduan zein graduondoan irakasten du, eta bi ikerketa seiurteko ditu. Bere ikerketa hizkuntzen jabekuntzaren gainean kokatzen da eta bost liburu (egilekide bezala) eta 20 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu estatuko eta nazioarteko aldizkari espezializatuetan. 10 ikerketa-proiektu lehiakorretan hartu du parte eta hainbat doktore-tesi zuzentzen ari da. UPV/EHUko Language Acquisition in Multilingual Contexts (LAMS) masterreko eta Theoretical and Experimental Linguistics doktorego programako batzordeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak A motako Language and Speech (LASLAB) Ikerketa Talde egonkortuko kidea ere bada. UPV/EHUko Mugikortasuneko zuzendaria izan da.