Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea
M. Juncal Gutierrez Mangado (Curriculum vitae)
Harremanetarako
Idazkaria: Leire Iriondo
- Telefonoa: 94 601 20 40
- Posta elektronikoa: euskara.erreord.idazkaria@ehu.eus
Kokapena: Errektoretza eraikina
Posta helbidea:
Sarriena, z/g
48940 Leioa (Bizkaia)
Eskuduntzak
Euskara
- UPV/EHUn euskararen ikaskuntza eta normalkuntza bultzatu eta sustatzeko jarduerak bultzatzea eta koordinatzea.
- UPV/EHUko langileen euskalduntzea eta lanerako prestakuntzasustatzea.
- Euskaraz irakasteko irakasleen gaitasuna kudeatzea.
- Ikerlanetan, zabalkundean eta unibertsitate-proiekziokojardueretan euskararen erabilera bultzatzea.
Kultura
- Artearen eta kulturaren prestakuntza, ikerketa eta hedapena sustatzea eta koordinatzea.
- Gizarteari oro har zuzendutako kultura-proiekzioko jarduerak antolatzea.
- Argitalpen Zerbitzua.
Nazioartekotzea
- Jarduerak sustatzea atzerriko unibertsitateekin edo bestelako erakundeekin lankidetzan, bereziki, Akitaniako unibertsitateekin eta Iberoamerikako eremuko unibertsitateekin.
- Ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak atzerriko beste erakunde batzuetakoekin trukatzeko jarduerak kudeatzea eta sustatzea.
- Atzerritik datozen zein atzerrira doazen ikasle, irakasle eta ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen mugikortasun-programak kudeatzea.
- Irakaskuntza, ikerketa, antolaketa edo finantzen arloan nazioartean dauden programen berri ematea errektoreordetzei, programa horiek UPV/EHUrako interesgarriak direnean; bai eta, egoki izanez gero, programa horien jarraipena egitea ere.
- Erakunde publiko edo pribatuekin lankidetzan aritzea atzerritarrentzako euskara eta gaztelania ikastaroen arloan, zein UPV/EHUn ofizialak ez diren beste hizkuntza batzuetan arloan; hori guztia beste errektoreordetza batzuei berez dagozkien arloei kalterik egin gabe.
- Hizkuntza ez-ofizialak sustatzea ikasketa eskaintzan.
- Hizkuntza ez-ofizialetan emandako ikastaroak sustatzea.
- Hizkuntza ez-ofizialetan eskolak emateko irakasleen gaitasuna kudeatzea.
Nazioarteko foroetan euskararen, kulturaren eta UPV/EHUren presentzia sustatzeko eta haien nazioarteko ikusgarritasuna eta proiekzioa indartzeko beharrezkoak diren ekintzen inguruko beste edozein eginkizun.