Erregistratzen eta erregistratzen ez diren dokumentuak
Dokumentuak onartzea eta erregistratzea
Sarrerak:
- Herritarrek aurkezten dizkieten edo jasotzen dituzten eskaera, idatzi eta komunikazio guztiak, baldin eta igorlea identifikatuta ageri bada, UPV/EHUko edozein administrazio organo edo unitateri zuzenduta badaude eta haiek jasotzea egokia bada UPV/EHUko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko arautegiko 8., 9., 10. eta 21. artikuluetan eta 30/1992 Legearen 70. ezarritakoaren arabera.
- Entitate publiko nahiz pribatuen eskaerak, idatziak eta komunikazioak, baita administrazio-izaera duten eta UPV/EHUren eskumen arlokoak diren beste administrazio batzuetako dokumentu publikoak ere.
- UPV/EHUko hauteskunde prozesuetan aurkezten diren hautagaitzak.
- beste administrazio publikoren bati zuzendutako eskaerak, idatziak eta komunikazioak , baldin eta administrazio horrek izenpetuta badu unibertsitatearekin bertako erregistro orokorrak dokumentuak aurkezteko toki gisa onartzeko hitzarmena.
Irteerak:
UPV/EHUko organoek beste administrazio publiko batzuei, erakundeei, entitateei eta partikularrei zuzentzeko jaulkitako administrazioko dokumentu publikoak.
Erregistratu behar ez diren dokumentu motak
- Erregistratuko den idatzi, eskaera edo komunikazioarekin batera doazenak.
- UPV/EHUren eskumenetatik kanpo dauden idatziak, eskaerak edo komunikazioak.
- Dokumentu anonimoak eta igorlea nor den jakiteko aukerarik ematen ez duten idatziak.
- Publizitateko edo propagandako idatziak, eskerak eta komunikazioak.
- Gonbidapenak, agurrak, zorion gutunak eta protokolozko gutunak.
- Herritarrek UPV/EHUrekin dagokion hitzarmena izenpetuta ez duten estatuko administrazioko, autonomía-erkidegoetako, tokiko erakundeetako eta unibertsitateetako organoei zuzendu nahi dizkieten idatziak, eskaerak edo komunikazioak.
- Barneko jakinarazpenak.
- Igorpen idatzi batekin batera joan behar duten ziurtagiriak, aktak, txostenak, memoriak eta ziurtatzeko nahiz epaitzeko beste dokumentu batzuk. Igorpen idatzia erregistratu beharko da.
- Telegramak eta faxak.