honoris Enrique de Gandia

Enrique de Gandia

Izen-abizenak:

Enrique de Gandia
 

Inbestidura eguna:

1984ko urriaren 2a 
 

Jakintza arloa:

Aro Berriko Historia
 

Proposamena egin duen organoa:

Filologia, Geografía eta Historia Fakultatea
 

Aitabitxia edo Amabitxia:

Juan Santos Yanguas
 

Arrazoia:

Bere jatorri euskaldunagatik, euskal gaiak jorratu zituen maiz. Ekarpen handia egin zion ondare historikoari, Amerikako historiari buruzko zenbait gai nagusiri buruzko teoria berritzaileen inguruko 120 lan eta 2.000 artikulu baino gehiago argitaratuta. Horrez gain, lotura emankorra sortu zuen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Argentinako unibertsitateen artean lehenik, eta EHUren eta Hispanoamerikako unibertsitateen artean ondoren. Horrela, espainola hitz egiten duten beste herrialde batzuetara zabaldu zen erakundea. Gandiaren figuran beste historialari hispaniar-amerikar asko sinbolikoki ordezkaturik egotea nahi zuen Fakultateak. Hurbil zegoen Amerika aurkitu zeneko V. mendeurrena, eta horrek EHUren eta Hispanoamerikako unibertsitateen arteko abiapuntu eta lankidetza gisa balio zezakeen, irakasle eta ikertzaileen arteko trukearekin. Izan ere, Gandíak dioen bezala, Hispanoamerikako historia Espainiako historiaren zati garrantzitsua da (Juan Santos Yanguasen "Laudatio"-a). Gaur unibertsitate honetako doktoreen klaustroan bildu ditugun irakasleek Amerikako lur zabaletan sakabanaturiko euskal kolonienganako interesa izan dute, beren odolagatik edo egin dituzten kontaktuak direla eta. Emigratzaileen kolektiboek sorterriraino eraman dituzte. Haien azterlanetako ekarpenei esker, gaur hobeto ezagutzen dugu Euskal Herri europarra eta amerikarra. Klaustro honetan Douglas eta Gandia irakasleak beti gurekin izateak gogora ekarri behar digu Euskal Herriak zenbaterainoko dimentsioa duen itsasoaz haraindi eta gure unibertsitateak duen bokazio amerikanista (errektoreak 1984/1985 ikasturtea hasteko ekitaldian emandako hitzaldia).
 

Gobernu Kontseiluan onartu zen eguna:

1984/06/14