Ekonomia Batzordea
Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegiak 37. artikuluan dioenez, hauexek dira bere eginkizunak
- Urteko premien memoria, urte anitzerako programazioaren proiektua eta unibertsitatearen aurrekontuen proiektua eta unibertsitatearen aurrekontuen proiektua prestatzeko zereginetan parte hartzea, eta dokumentu horiei buruzko iritzia ematea Gobernu kontseiluan aurkeztu baino lehen.
- Aurrekonturako epez aurkeztutako zuzendetei buruzko txostena egitea; zuzenketa tramitera onartzeko ezinbestekoa izango da zuzenketak aurrekontuaren oreka gordetzea.
- Kreditu transferentziak eta aurrekontua banatzeko irizpideak onartzeko proposamena egitea Gobernu Kontseiluari edo, behar izanez gero, Batzorde Iraunkorrari.
- Aurrekontua betearazteko aurauei buruz egin beharreko txostena egitea. Arauok Gerentziak proposatuko ditu, eta Gobernu Kontseiluak onartuko.
- Kasuan kasuko ekitaldiko aurrekontua luzatzeko irizpideei buruzko iritzia ematea. Gerentziak hala proposatzen dio.
- Gastua gainbegiratzea eta txostena egitea kontu orokorrez eta ekitaldiaren kitapena, bai eta urteko txosten ekonomikoa ere, Gobernu Kontseiluari eta Gizarte Kontseiluari aurkeztu aurretik eta beti ere urteko lehenengo seihilabetearen barruan.
- Hiru hilabeterik behin 300.000 eurotik gorako kontratazioen berri ematea.
- Txostena egitea balio handiko ondasun higigarriak eta ondasun higiezinak saldu edo beste batzuen esku uzteko proposamenez.
- Inbentarioan jasotako ondasunak desafektatzeko prozedura onartzea. Gerentziak hala proposatzen badio.
- UPV/EHUren administrazioa baldintza orokorren orriak onartzea, kontratazio administratiboan aplikatu beharreko legeriak arautzen dituen obra, hornigai eta zerbitzu kontratuetarako. Gerentziak hala proposatzen badio eta legezkotasun txostena jaso ondoren.
- Gobernu Kontseiluak ekonomia eta aurrekontu gaietan bere gain uzten dituen gainerako guztiak.
Gobernu Kontseiluko Ekonomia Batzordea – Osaera
Berezko kideak
- Presidentea – Juanjo Unzilla Galán (Errektoreak izendatua)
- Gerentea – Juan José Unzilla Galán
Gizarte kontseiluak izendatua
Ikastegietako dekanoak eta zuzendariak
- Alexander Mendiburu Alberro
- Jon Barrutia Güenaga
Sailetako eta ikerketa institutuetako zuzendariak
- Lamberto Benito del Valle Escauriaza
Irakasle eta Ikertzaile Langileak - IIP Doktore iraunkorrak
- Belen Bengoetxea Rementeria
- Efren Areskurrinaga Mirandona
Gainerako irakasleak
- Maria Dosil Santamaria
Ikasleak
- iñigo Ugedo Vicario
Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak - TEKAZEL
- Gabi Elkoroaristizabal
Idazkari Teknikoa
- Matxalen Ezcurra