Datu Pertsonalen Tratamenduak
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak (13. eta 14. artikuluak) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoak (11. artikulua) xedatzen dute zein den interesatuei eman behar zaien informazioa beren datuak biltzen direnean. Bestalde, erregelamenduko 30. artikuluak eta legeko 31. artikuluak diote arduradunek erregistratu egin behar dituztela beren ardurapekoak izango diren tratamendu jarduerak eta, unibertsitate publikoen kasuan, argitara emango dutela tratamendu jarduera horien inbentarioa, bide elektronikoetatik ikusteko moduan.
Adierazitakoa betetzeko, unibertsitateak ikusgai jarri du bere tratamendu jardueren inbentarioa, eta bertan kontsultatu daiteke datu pertsonalak tratatzeko jarduerei buruzko informazio guztia.