Botoa aldez aurretik ematea

Botoa aldez aurretik ematea

Lekuak eta ordutegiak botoa aldez aurretik emateko

Azaroaren 18tik 21era arte (osteguna), biak barne, botoa aldez aurretik emateko aukera egongo da. Epe hauen berri emango da iragarki oholetan eta ikastegiko eta campuseko euskarri elektronikoetan eta baita ere unibertsitateko web orrialdean.

Hauteskunde Batzorde Nagusiak, azaroaren 30ean egindako bileran, hauteskunde mahaiak eratzeko irizpideak onartu zituen (I. eranskina).

Aldez aurretik botoa emateko aukerak botoa ematea ahalbidetzen du ikasleari, kasuan kasuko ikastegian bertan, eta langileei langunean bertan (TEKAZEL eta IIP).

Errektorea aukeratzeko hauteskundeei buruzko arautegian jasotakoari jarraituz, ikastegiko zuzendariaren edo campuseko errektoreordearen aurrean (edo honek ahalbidetzen duen aurrean) eman behar da aldez aurretiko botoa. Aldez aurretiko botoa, ikastegiko idazkari akademikoa, campuseko idazkaria, ataletako koordinatzailea (Medikuntza eta Erizaintzako unitateak barne) edo ahalbidetzen denaren aurrean egingo da. Noren aurrean egingo den, lekua eta ordutegia argitaratuta egon beharko dira ikastegi bakoitzean eta campusetan.

Botoa aldez aurretik emateko jarraibideak

Ikastegi guztietara bidaliko da boto txartelen pdf-a, inprimatu ahal izateko eta botoa aldez aurretik eman ahal izateko. Papeleta guztiak zuriak dira. Ikastegi bakoitzak, bai aldez aurretik botoa emateko, bai azaroaren 26rako gutunazalak prestatuak izan beharko ditu, denak kolore berdinekoak.

Botoa aldez aurretik emateko, boto txartel ofiziala gutun azal ofizial itxian sartuko da, eta gutun azal itxi hori, NANaren, pasaportearen, gidatzeko baimenaren edo unibertsitateko txartelaren fotokopiarekin batera, beste gutun azal batean sartuko da (identifikazio dokumentua indarrean egon behar da). Gutun azal hori mahaiko buruari zuzenduta egongo da, kanpoaldean boto emailearen izen-abizenak eta taldea izango ditu adierazita, eta boto emaileak hegalean sinatu ondoren zinta itsasgarriaz itxiko da.

Boto emaileak hala eskatuz gero, botoa eman izanaren ziurtagiria emango zaio, honi erantsitako ereduari jarraituz egina.

Behin botazioa amaituta, horrela emandako botoak boto kutxan sartuko dira, boto emailea erroldan dagoela egiaztatu ondoren. Hala ere, botoa aldez aurretik eman arren hautesleak berriro eman badu botoa hauteskunde egunean, edo hautesle izateko eskubidea galdu badu, aldez aurretik emandako botoa baliorik gabe geratuko da eta ez da kutxan sartuko.

Hautesleak berak eman behar du aldez aurretiko botoa.