CV-Gorka-Moreno-Marquez

Gorka Moreno Márquez

Curriculum vitae

Gorka Moreno Márquez (Irun, 1979). EHUn Politika eta Administrazio zientzietan Lizentziatua (2007) eta Soziologian Doktorea (2007). Gaur egun Soziologia eta Gizarte Langintzako Saileko Irakasle Titularra da eta Soziologiako Graduan klaseak ematen ditu. Graduondoko irakaskuntzan esperientzia handia du, bai EHUn zein espainiar edo latinoamerikar unibertsitateetan. 2011.urtetik 2019.era Ikuspegi – Euskal Immigrazioaren Behatokiko Zuzendaria izan da, gaur egun bertan ikertzaile moduan aritzen da. Era berean, Eusko Jaurlaritzak aitortutako Partehartuz izeneko ikerketa talde konsolidatuko kidea da. 2007. Urtean Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskal Gizarte Errealitate sariko irabazlea. Bi tesi doktoral zuzendu ditu. 70 ikerketa-kontratu zein proiektu baino gehiagoetan partehartu du, horietatik 50 inguru Ikertzaile Nagusia izanik. Ikerketa-kontratu hauen gehiengoa administrazio publikoekin egin dira. 10 liburu oso eta 48 liburuetako artikulu argitaratu ditu. Era berean, taldean egindako 5 liburuen editorea edo koordinatzailea izan da eta bi irakasgaientzat euskeraz egindako irakaskuntza materiala egin du. JCR edota Scopusen jasota dauden aldizkarietan 14 artikulu argitaratu ditu. Gaur egun Papers de Sociología izeneko aldizkariko Editore Batzordeko kidea eta hainbat aldizkari akademikoetako zuzentzailea da. Era berean, Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteko Lehendakariordea da. Sarritan nazioarte mailako kongresu zein konferentzietan hizlari gonbidatu bezala partehartzen du. 2015. Urtean Ecuadorreko Giza-Mugikortasuneko Ministeritzaordekorako aholkularia izan da. Telebista zein irrati programetan sarritan gizarte analista espezializatu bezala partehartu du eta Argia aldizkariko artikulista ere izan da.