Bizkaiko-Campuseko-errektoreordea-Gorka-Moreno

Bizkaiko Campuseko errektoreordea

Bizkaiko Campuseko errektoreordea

Gorka Moreno Márquez (Curriculum vitae)

Harremanetarako

Idazkaria: Ibai Basterretxea

Kokapena: I. Ikasgelategia eraikina

Posta helbidea:
Sarriena, z/g
48940 Leioa (Bizkaia)

Eskuduntzak

Campusetako errektoreordeak unibertsitatearen ordezkariak izango dira, kasuan kasuko campusean, unibertsitateko irakasle eta ikertzaile iraunkor berriek, bai funtzionarioek bai lan kontratudunek, beren lanpostuak hartzen dituztenean. Halaber, errektorearen eskumenak eskuordetuta, Unibertsitateko Estatutuetako 197. eta 198. artikuluetan zehaztutako eskumenak izango dituzte, eta horietan zehaztutako eginkizunak beteko; horiez gain, campusetan deszentralizatuta dauden funtzionamendu arloei lortukoak ere izango dituzte.

Horien artean, honako gai hauek daude:

  • Campuseko kirol eta kultura jarduerak bultzatu eta antolatzea.
  • Esperientzia Gelen jarduera akademikoa antolatzea.
  • Unibertsitateko politika orokorren babesean eta kasuan kasuko lurralde historikoko erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean, ikerketa jarduera, ekintzaileen jarduera sustatzea eta enpresak sortzeko ekimenak bultzatzea eta sustatzea, bai eta boluntarioen eta garapenerako lankidetzaren arloko ekintzak bultzatzea eta ingurumen gaietan sentsibilizatzeko ekintzak sustatzea, arreta berezia eskainiz unibertsitateko garraioaren eskaintza hobetzeko gaia ere.
  • Unibertsitate egoitzen eskaintza zabaltzeko politika diseinatzea eta garatzea.
  • Premia berezidun pertsonek campuseko unibertsitate bizitza osotasunean bizi ahal izatea erraztuko duten laguntza zerbitzuak diseinatu eta gestionatzea (Estatutuetako 154. art.), beti ere, beste errektoreorde batzuen eskumenei kalterik egin gabe.