idazkaritza-nagusia_kontseilu-batzordea_batzorde-delegatuak

Batzorde Iraunkorra

Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegiak 34. artikuluan dioenez, hauexek dira bere eginkizunak.

  1. Osoko Bilkurak zein batzordeak berak onartu ahal izango ditu Batzorde Iraunkorraren beraren eskumenekoak.
  2. Ondokoak dira Batzorde Iraunkorraren eskumenak:
    1. Ikastegien arautegiak onartzea, legeak agintzen duen legezkotasun txostena aldekoa bada.
    2. Batzordearen eskumenekoak diren hitzarmenak sinatzea onartzea.
    3. Irakasle eta ikertzaileen lanpostuen zerrendetako edo administrazio eta zerbitzuetako lanpostuen zerrendetako aldaketak onartzea, legeak agintzen dituen txosten guztiak aldekoak badira, eta sindikatuen ordezkarien gehiengoa ez badago gai horiek Batzorde Iraunkorrean eztabaidatzearen aurka.
    4. Ohorezko lankideen izendapenak onartzea.
    5. Gizarte Kontseiluaren onespena behar ez duten aurrekontuko transferentziak onartzea, baldin eta Batzorde Ekonomikoak horien aldeko iritzia eman badu.
    6. Kasuan kasuko ekiltadiko aurrekontuaren luzapena egokitzeko irizpideak onartzea, beharrezkoa izanez gero.
    7. Kasuan kasuko batzordean aldeko iritzia izan duten proposamenak onartzeko erabakia hartzea, baldin eta gaia premiazkoa izanik ezinezkoa bada hurrengo Osoko Bilkurara arte itxarotea: edozelan ere, ondokoak salbuespen dira
      1. Unibertsitatearen aurrekontuen aurreproiektua eta urte anitzerako programazioaren proiektua onartzea
      2. 1.200.000 eurotik gorako balioa duten ondasun higiezinekin zer egin onartzea.
      3. Arautegiak onartzea, oinarrizko arautegiaren garapena denean izan ezik.
    8. Gobernu Kontseiluak adierazitako gainontzeko guztiak, kontseiluko kideen gehiengo osoak hala erabakita.
  3. Gobernu Kontseiluari Batzorde Iraunkorrak hartutako erabaki guztien berri emango zaio.
  4. Batzordeak hartutako erabakiak ez dira berriro aztertuko Osoko Bilkuran, eta alderantziz.

Gobernu Kontseiluko Batzorde Iraunkorra - Osaera

Berezko kideak

  • Errektorea – Eva Ferreira García
  • Idazkari Nagusia – Aitor Zurimendi Isla
  • Gerentea –  Juan José Unzilla Galán

Errektoreak izendatuak

  • Junkal Gutierrez Mangado
  • Inmaculada Arostegui Madariaga

Gizarte kontseiluak izendatua

  •  

Ikastegietako dekanoak eta zuzendariak

  • Charles Richard Pinto
  • Urtza Garai Ruiz

Sailetako eta ikerketa institutuetako zuzendariak

  • Lamberto Benito del Valle Escauriaza

Irakasle eta Ikertzaile Langileak - IIP Doktore iraunkorrak

  • María Paz Espinosa Alejos
  • Estitxu Garai Artetxe

Gainerako irakasleak 

  • Jon Azkune Torres

Ikasleak

  • Iñigo Ugedo Vicario

Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak - TEKAZEL

  • Igor Usabiaga Garcia