Manoli Igartua Olaechea
Curriculum vitae
Manoli Igartua Olaechea (Irura, 1970) Farmazian lizentziaduna (UPV/EHU, 1993) eta doktorea (UPV/EHU, 1988) da. Gaur egun, Farmazia eta Farmazia Teknologiako Katedraduna da Farmazia Fakultatean (Vitoria-Gasteiz). CNEAIak aitortutako 4 ikerkuntza-seiurteko, transferentzia-seiurteko bat, eta 4 irakaskuntza-bosturteko ditu, Docentiaz programan ebaluazio Bikaina jaso duelarik. Bere ikerketa lerroak produktu bioteknologikoen mikro- eta nanokapsulatzearen arloarekin erlazionatuta daude, ehunen birsorkuntza, txertoen garapena eta nerbio-sistema zentralaren gaixotasunen tratamendua bezalako arlo terapeutikoen aplikaziorako. NanoBioCel ikerketa talde kontsolidatuaren kidea da, baita ere IdoFar Hezkuntza Berrikuntzarako Talde Espezializatuaren kidea, IKD Irakasle Talde Egituratu gisa akreditatua dagoena. 13 doktorego tesien zuzendarikidea izan da. 46 ikerketa-proiektutan, enpresekin gauzatutako I+Gko 26 kontratutan, eta irakaskuntzaren berrikuntzako 4 proiektutan parte hartu du. Gainera, ehun artikulu zientifiko baino gehigoren, 5 patenteren, 2 libururen eta 6 liburu-kapituluren egilekidea da. Ikerketa egonaldiak egin ditu Astoneko Unibertsitatean, Birminghamen, eta Angerseko Unibertsitatean. Osasun eta Kontsumo Ministerioaren menpeko Ciber-BBN Bioingeniaritza, Biomaterialak eta Nanomedikuntza Ikerketa sareko kidea da 2007 urteaz geroztik. UPV/EHUko ordezkaria izan da European Technology Platform on Nanomedicine – ETPN AssociationElkartean (2016-2018).
Farmazia Fakultateko Gidaritzapeko Praktiken dekanordea izan da 2012tik 2017ra bitarte, eta Fakultate horretako dekanoa 2017tik 2021era bitarte.