Honoris Andre Martinet

André Martinet

Izen-abizenak:

André Martinet
 

Investidura eguna:

1992ko urriaren 7a 
 

Jakintza arloa:

Hizkuntzalaritza Orokorra
 

Proposamena egin duen organoa:

Filologia, Geografia eta Historia Fakultatea

 

Aitabitxia edo amabitxia:

Karmele Rotaetxe Amusategi
 

Arrazoia:

Nazioarteko zientzia komunitateak André Martineten obrari egiten dion aitorpenagatik. Ohorezko hainbat izendapen ditu, eta horien artean aipatzekoa da Euskaltzaindiko kide dela, "ohorezko euskaltzain" gisa (ezohikoa da atzerriko hizkuntzalarien artean). Bere lanetan zenbait ikerketa eremu landu ditu: nabarmentzekoak dira Hizkuntzalaritza Orokorrean egindako ekarpenak, curriculumean bereizten diren hiru errubriketan jasotako ikerketak direla eta: Orokortasunak, Fonologia eta Sintaxia. Hainbat argitalpen ditu, eta bere Elements de Linguistique Générale liburua 20 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli da. Aurrekoa oso garrantzitsua da, baina, horrez gain, atentzioa eman nahi dugu, UPV/EHUko kide gisa eta gure hizkuntzaren bilakaera historikoan zuzeneko esku hartzea eta konpromisoa dugun aldetik, Martinet irakasleak euskararen inguruan eginiko bi lan aitzindariren inguruan: lehenengo azterlanak "La reconstruction structurale: les occlusives du basque" du izena, eta aitzineuskara berreraikitzeko oinarriak ezartzea ahalbidetu du. Bigarrena "Structures en contact: le développement des sifflantes en espagnol" da, eta frogatu egiten du, lehenengoz, euskarak eragina izan zuela XIV. eta XVI. mendeen arteko gaztelanian gertatutako aldaketa fonetiko iraultzaileetan. Ibilbide akademikoa ibilbide, beste alderdi garrantzitsu bat azpimarratu behar da Martinet irakaslearen ibilbide humanoan eta profesionalean. Alde batetik, gure herriarekin duen lotura, Euskaltzaindiak maiztasun jakin batekin antolatutako biltzarretan (bereziki, 1980ko Euskolarien Nazioarteko Jardunaldietan) eta II. Euskal Mundu Biltzarrean parte hartuta. Bestalde, iniziatiba hartu izana eta gure unibertsitateko bertako irakasleek Sorbonan (Université Paris Descartes) euskarari buruzko ikastaroak emateko aukera ahalbidetu izana.

 

Gobernu Kontseiluan onartu zen eguna:

1988/09/06