Algirdas Julien Greimas
Izen-abizenak:
Algirdas Julien Greimas
Inbestidura eguna:
1992ko martxoaren 25a
Kakintza arloa:
Semiotika
Proposamena egin duen organoa:
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Aitabitxia edo amabitxia:
José María Nadal Sau
Arrazoia:
Greimas Parisko École des Hautes Etudes en Sciencies Sociales eskolako irakaslea da, eta obra garrantzitsua egin zuen Giza Zientzien arloan, XX. mendearen bigarren erdian. Obra horrek eragina du Arte Ederren, Filologiako, Soziologiako, Historiako, Filosofiako, Psikologiako, Hezkuntza Zientzietako, Informazio Zientzietako, Publizitateko, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Zuzenbideko fakultateen interesetan. Greimas, hain zuzen ere, 60 eta 70eko urteetako estrukturalista paristarren belaunaldi handitik indarrean dauden mito bakarretakoa da, eta hala egilea nola eskola da: haren lana beti taldean egin da, guztiz nazioartekoa den eskola ireki batean. Eskola horretakoak dira EHUko irakasle eta ikasle batzuk, eta hango mintegian, argitalpenetan eta taldeko beste jarduera batzuetan parte hartzen dute. Greimasek asko lagundu du semiotika EHUn garatzen eta zabaltzen, eta babes irmoa eman dio Semiotikako Euskal Elkartearen lanari ere. Horrenbestez, Greimasek lotura estua eta aspaldikoa du Euskal Herriko Unibertsitatearekin.
Gobernu Kontseiluan onartu zen eguna:
1991/10/28