ADMINISTRAZIOA MODERNIZATZEKO BATZORDE ESTRATEGIKOA
1.– Administrazio modernizatzeko batzorde estrategikoak UPV/EHUk arlo honetan izango duen estrategia garatzeko ardura.
Osaera
2.– Honako kide hauek izango ditu:
- Idazkari nagusia, bertako buru.
- Unibertsitateko gerentea.
- Kalitatearen ardura duen arloko errektoreordea.
- Errektorearen gobernu taldeko bi kide, berorrek izendatuta.
Batzordeko idazkaria batzordeak egingo duen lehenengo bileran izendatuko da.
3.– Eginkizunak:
- Aholkuak eman UPV/EHUren gobernu kontseiluari eta errektoreari, administrazio berrikuntza eta modernizazioaren arloan, UPV/EHUk bere jarduera guztietan eskainitako administrazio zerbitzuen hobe beharrez, hauen izaera edozein delarik (fisikoa zein elektronikoa), aplika litezkeen alderdi guztiak modu integralean harturik.
- Bermatu administrazio modernizazioari loturiko plan estrategikoaren ildoak betetzen direla.
- Proposatu gobernu kontseiluari administrazioa modernizatzeko planak, onets ditzan.
- Proposatu gobernu kontseiluari, administrazio elektronikorako plan estrategikoa, onets dezan.
- Lehenetsi administrazioaren modernizazioaren arloan izan beharreko jardun ildoak, arreta berezia eskainiz prozedura elektronikoak sortzeko arloari.
- Sustatu IKTen erabilera unibertsitate administrazioa hobetu eta modernizatzeko eta areagotu hiritarren eta unibertsitateko kideen eskubide eta bermeekiko errespetua.
- Balioetsi urtero modernizatzeko neurriak eta jarri jakinaren gainean gobernu kontseilua ekintzen memoria eta jarduera planaren inguruan.
4.– Administrazioa modernizatzeko batzorde estrategikoak, gutxien dela, birritan egin ditu bilerak urtean.