Comité de Procedimientos Administrativos

Administrazio Prozeduren Batzordea

Batzordekideen izendapena idazkari nagusiak egingo ditu eta idazkariak ere izendatuko ditu. Osaera idazkari nagusiak aldatu ahal izango du. Bileretan parte hartzea besterenganaezina izango da, batzordeburuak dei egindako gonbidatuak bertan daitezkeelarik.

Osaera

1.– Honako hau da UPV/EHUko Administrazio Prozeduren Batzordearen osaera:

  • Administrazioaren berrikuntza eta modernizazioaren arduraduna izango da batzordeburua, administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboaren ordezkari eta harreman bide eta UPV/EHUko administrazio prozedurak automatizatzeko arduraduna izanik.
  • Gestioa hobetzeko teknikari bat.
  • Tekniko letratuen burua.
  • IKTen gerenteordetzari dagokion kide bat, IKTen gerenteordeak proposatutakoa.
  • Kalitatearen zerbitzuari dagokion kide bat, arloan eskumena duen errektoreordeak proposatuta.

2.– Eginkizunak:
Honako eginkizun hauek izango ditu UPV/EHUren administrazio prozeduren batzordeak:

  • Artikulatu eta burutu administrazioa modernizatzeko planak, administrazio prozedurak hobetu eta automatizatzeko ekintzei loturik.
  • Bermatu administrazio prozeduren hobekuntza eta automatizazioari loturiko ekintzetan sor litezkeen desbideraketak identifikatu eta zuzen daitezela.
  • Jakinaren gainean jarri aldian aldi administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboa administrazio prozeduren hobekuntza eta automatizazioaren inguruan egindako ekintzan emaitzei dagokienean.
  • Moldatu UPV/EHUren administrazio prozeduren katalogoa, ezarritako modernizazio planekin bat eginez.
  • Garatu, UPV/EHUk sortutako serie eta mota dokumentalak abiapuntu hartuta, administrazio informazioaren katalogoa.
  • Garatu zehaztuko liratekeen prozesu eta prozedura eragileak, bai eta leudekeen beste sistema edo aplikazioekiko integrazioa ere.
  • UPV/EHUren administrazioa modernizatzeko batzorde exekutiboak aginduko liokeen beste edozein.