Juan Francisco Ayala Cabrera
María Zambrano Doktoratu-ondoko Ikertzailea
Kimika Analitikoa eta Ingurugiroan Doktorea
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Telefonoa: 94 601 3292
- Posta elektronikoa: juanfrancisco.ayala@ehu.eus
- ORCID: 0000-0002-4145-7731
- Scopus Author ID: 57031867600
- Researchgate
- Google Scholar
1992an jaioa. Kimikako gradua (2014) egin zuen La Lagunako Unibertsitatean eta Kimika Analitikoko Masterra (2015) Bartzelonako Unibertsitatean. Ondoren, doktoratu aurreko FPU beka bat lortu zuen eta doktore-tesia egin zuen, “New Analytical Methodologies based on Chromatography-Atmospheric Pressure Ionization-Mass Spectrometry for the Determination of Halogenated Organic Contaminants” izenekoa, eta Kimika Analitikoko eta Ingurumeneko doktore-titulua lortu zuen 2020an Bartzelonako Unibertsitatean (Cum Laude, nazioarteko aipamena eta doktoretzako aparteko saria). Doktoratu ondoko ikertzaile gisa kontratatua izan zen (2020-2022) Duisburg-Essen Unibertsitateko Kimika Analitiko Aplikatua Sailean (Alemania), eta bertan lan egin du presio atmosferikoko ionizazio-iturri berriak garatzeko, plasman (TPI) eta fotoionizazioan (APPI) oinarrituak, LC-MS eta GCakoplamenduetarako. 2023tik, Maria Zambrano doktoratu ondoko ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Analitikoaren Departamentuan eta Plentziako Itsas Estazioan (PiE). Gaur egungo bere interes zientifikoen artean, masen espektrometriari egokitutako kromatografian oinarritutako tresneria analitiko berria garatzea dago (adibidez, dimentsio anitzeko bereizketak, ionizazio-iturriak, ionizazio-eraginkortasuna hobetzeko estrategiak, zuzendu gabeko estrategiak eta workflowak, etab.). poluitzaile organikoen zehaztapena hobetzeko (adibidez, PFAS, PAHak, HFRak, etab.) ingurumen-laginetan eta fluido biologikoetan, ikuspegi gidatuen eta ez-gidatuen bidez. 24 argitalpen egin ditu (artikuluak, liburuen kapituluak, proceeding-ak, etab.) eta 40 ekarpen baino gehiago aurkeztu ditu Espainiako eta nazioarteko kongresuetan. Juanfrak gradu, master eta doktoregoko zenbait ikasle gainbegiratu edo gainbegiratzen ditu, eta Masen Espektrometriaren Espainiako Elkarteko (SEEM) batzordeko kidea da.