Nagore Prieto Taboada
Irakasle atxikia
Kimikan Doktorea (UPV/EHU)
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Telefonoa: 946 01 2294
- Posta elektronikoa: nagore.prieto@ehu.eus
- ORCID: 0000-0003-4649-2381
- Scopus Author ID: 36608945400
- ResearcherID: L-6345-2014
- ResearchGate
Kimikan graduatua, 2008an, Ingurumeneko Kutsadura eta Toxikologian masterra lortu zuen 2009an, eta doktoretza, berriz, 2013an, nazioarteko aipamenarekin eta doktoretzako sari bereziarekin (2015), denak Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Gaur egun, irakasle laguntzailea da Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Analitikoko Departamentuan. WOSen indexatutako 43 artikulu baino gehiago idatzi ditu, 15eko h indizearekin. 60 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan, eta estatuko, eskualdeko eta/edo enpresetako 25 proiektutan baino gehiagotan parte hartu du. 2012an egin zuen doktoratu aurreko egonaldia Parmako Unibertsitatean (Italia).
Kultura-ondarea diagnostikatu, kontserbatu eta birgaitzeko metodologia analitiko berriak garatzea eta kontserbaziorako material berriak garatzea izan du helburu bere ikerlana. Alde horretatik, aurrerapen handiak egin ditu hainbat material zaharberritzeko produktu naturalen erabileran. Gainera, eraikitako ondarearen, airearen poluzioaren eta ingurumenaren arteko elkarreragina aztertu du. Horretarako erabili diren teknika nagusiak kromatografia ionikoa, Raman espektroskopia eta XRF izan dira, besteak beste. Haren lana ipagarrienetako batzuk Ponpeiako parke arkeologikoan, Valentziako katedralean edo Goyako obretan egin dira.