Maitane Olivares Zabalandikoetxea
Irakasle titularra
Kimikan Doktorea (UPV/EHU)
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Telefonoa: 94 601 3857
- Posta elektronikoa: maitane.olivares@ehu.eus
- ORCID: 0000-0001-7047-3055
- Scopus Author ID: 24537671100
- ResearcherID: C-4044-2017
- ResearchGate
Maitane Olivares Zabalandikoetxea, Kimikan doktorea (UPV/EHU, 2010). 2011. urtetik irakasle atxikia UPV/EHU-ko Kimika Analitikoa Sailean eta 2017. urtetik irakasle titularra unibertsitate eta saila berean. IBeA ikerketa taldeko partaidea (etekin handiko ikerketa taldea, G.V. 2022-2025).
Doktoretzan, arkeologia eta ondare kulturaleko arloan biltzen diren laginen azterketarako metodo analitikoen garapenean oinarritu zen. Bertan hartutako eskarmentuak, hurrengo urteetan ingurumen eta giza osasuneko arloan lan egiteko aukera eman dio: ingurumeneko matrize ezberdinetan mikrokutsatzaileen analisi bideratu zein ez-bideratua egiteko metodoen garapenean, laginketa pasiboan edota organismo urtarretan mikrokutsatzaile organikoen bioakumulazio eta metabolizazio ikerketetan ari da lanean. Doktore-ondoko ikerketa egonaldi bat egin du Estokolmoko Unibertsitatean, 80 artikulo zientifiko baino gehiago publikatu ditu nazioarteko aldizkarietan eta irakaskuntza-ikasliburu baten egilekidea da. 4 doktorego-tesi zuzendu ditu eta 10 masterreko lan zuzendu ditu Ingurumeneko Kutsadura eta Toxikologia masterraren barnean, bertan ematen baititu eskolak. Urte hauetan, deialdi publiko eta ofizial ezberdinetako 30 proiektu ezberdinetan lan egin du.