Kepa Castro Ortiz de Pinedo
Irakasle titularra
Kimikan Doktorea (UPV/EHU)
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Telefonoa: 94 601 5895
- Posta elektronikoa: kepa.castro@ehu.eus
- ORCID: 0000-0002-9931-7889
- Research Gate
- Scopus
- Web of Science Researcher ID: A-8336-2017
Kimika zientzietan lizentziatu zen 1999an eta Kimika Analitikoan doktoratu zen 2004an. EHUko irakasle titularra da 2016. urtetik. 2004az geroztik, 20 ikerketa-proiektu garrantzitsutan izan ditu ardura-postuak, gainera, UPV/EHUko IKSetako Espektroskopia Ez-suntsitzaileen Laborategia (LASPEA) martxan jartzearen arduraduna da. Kultura eta geokimika ondarearen azterketari buruzko hainbat artikulu (127) argitaratu ditu. 250 komunikazio baino gehiago ditu nazioarteko biltzarretan eta 30 baino gehiagotara joan da hizlari bezala. Ondare kultural eta geokimikoari buruzko 9 doktoretza-tesi zuzendu ditu, eta gaur egun beste 2 tesi zuzentzen ari da. UPV/EHUn eta Finlandiako unibertsitateetan irakasle gonbidatu bezala eman ditu eskolak. Ponpeiako hiri arkeologikora egindako zenbait espedizio zientifikotan parte hartu du, eta geokimikari eta kultura-ondareari buruzko hainbat lan in situ egiten dituen tresna zientifiko eramangarrien erabileran aditua da. SuperCam tresnari NASAren Mars2020 misioan parte hartzen du. Eta lana gustatzen bazaio ere, ez zaio gustatzen lan egitea, nahiago du mendira joan.