CV Txema Ramírez de la Piscina Martínez

Txema Ramírez de la Piscina Martínez

Txema Ramírez de la Piscina
 
 
 
 
 
Kazetaritzan doktorea eta gizarte komunikazioan ikertzailea 
Tfnoa: 0034 656 73 14 65.
 

 

 

 

 

 

 

Kazetari profesional bezala jardun zuen hamar urtez (1979-1989). Kazetaritzan lizentziaduna (UPV/EHU, 1982). EHUko irakasle 1990az geroztik. Kazetaritzan doktorea 1993an. EHUko irakasle titularra 1998az geroztik. Katedradun gisa kreditatua 2012an (ANECA) eta "irakasle oso" gisa 2010ean (Unibasq agentzia). 2011z geroztik HGH (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) Ikerketa Taldearen burua (UPV/EHUk ofizialki onartua) 2018ko abenduren 31 arte. 2013-2014 EiTBko Administrazio Kontseiluko kidea izan zen. 2018ko ekainaz geroztik Berria —munduan euskaraz argitaratzen den bakarra— kazetako Administrazio Kontseiluko kidea da. 16 libururen egile edo ko-egilea. Azkena, 2015ean argitaratua EHUn: Kalitatezko kazetaritza: Ba al dago etorkizunik? Erreferentziazko prentsaren eboluzioa Euskal Herrian eta Europan (2001-2014). Beste batzuen artean, ezagunena, Gabinetes de Comunicación (1995). Parte hartu du hainbat nazioarteko Batzar zientifikotan. 60 artikulu zientifikoren egile edo ko-egilea.

Ikerketa proiektuak: 1994tik 2013ra bitartean hamar ikerketa proiektutan hartu du parte. Horietako batzuetan zuzendaria izan da edo da une honetan.

Ikerketa lerroakKalitatezko Kazetaritza, Ikus-entzunezko alfabetizazioa, Prentsa eta euskalgatazka, Komunikazio kabineteak, Euskarazko kazetaritza, Komunikazio alternatiboa.