info matrikula online

Online matrikula graduko lehenengo mailarako

Matrikula nola egin

Matrikula online egin ahal izango duzu UPV/EHUren aplikazio informatikoa GAUR erabilita.

Matrikula online egiteko kontuan hartu beharrekoak:

  • Online matrikula ordenagailu batetik soilik egin dezakezu.
  • Erabili beharreko nabigatzaileak: Google Chrome, Mozilla Firefox eta Microsoft Edge.
  • Desblokeatu pop-up edo laster leihoak.
  • Erabiltzailea eta pasahitza dira izena emateko fasean SARBIDEAn erabili zenituen berberak. Pasahitza ahaztu bazaizu, SARBIDEAn berreskura dezakezu.

Matrikulako datuak sartu beharko dituzu programako azalpenetan esaten den moduan. Eskuliburu bat eta bideoak dauzkazu azalpenekin Laguntza atalan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Ondoren aipatzen diren dokumentuak igo beharko dituzu aplikaziora matrikula egitean Dena dela, hamar eguneko epea izango duzu falta zaizkizun dokumentuak igotzeko.

  • Argazkia, beharrezkoa ikasle txartela egiteko .jpg formatuan.
  • NAN / Nortasuna egiaztatzeko agiria
  • Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria:
    • Ohorezko matrikula batxilergoan
    • Familia ugaria (matrikula-prozesuan EHUk ofizioz kontsultatzeko baimena ematen ez badu).
    • Ikasle-desgaitasuna > = % 33 (salbu eta matrikula-prozesuan EHUk ofizioz kontsultatzeko baimena ematen badu) edo zuzeneko ahaidea > = % 65 bada.
    • Terrorismoaren biktimak eta senideak
    • Genero indarkeriaren biktimak eta 25 urte baino gutxiagoko semealabak
    • Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne.
    • Erroldatze ziurtagiri kolektiboa interesatuak badu desgaitasun bat daukan zuzeneko senidea, genero indarkeriaren biktima baten seme edo alaba bada (25 urte baino gutxiagokoa), edota terrorismoaren biktima baten senidea.
  • Ikasleak espedientea lekuz aldatu beharko du unibertsitatean sartzeko proba UPV/EHUn egin ez badu, edota unibertsitateko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.

Matrikularen data

Matrikula egiteko txanda ikaslearen onarpen notaren arabera esleituko da. Matrikula egiteko eguna eta ordua behin esleituta, matrikula online egin ahal izango duzu. Ez baduzu egiten matrikula esandako egunean eta epean, plazari uko egiten diozula ulertuko dugu

Matrikula egiteko epe bakoitza amaituta, plaza hutsak berreskuratzen dira, itxaron zerrendan dauden ikasleei esleitzen zaizkie eta onartuen zerrenda berri bat argitaratzen da. Horrela plaza guztiak esleitu arte. Aukera hobe batean onartua bazara, berriro esleituko zaizu eguna eta ordua matrikula egiteko online.

Matrikula informazioa
HEFA II - Idazkaritza
hefa.idazkaritza@ehu.eus
Tel. 943 01 8456 / 7041 / 8236 / 8235