master_aurrez_aurreko

Aurrez aurreko matrikula

Plaza lortu duten ikasleek matrikula egiteko zitazioa jasoko dute, eskaera egiteko unean aurkeztu duten helbide elektronikoan.

  • Lekua: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea , HEFA-I eraikina.
    Tolosa Etorbidea, 70, Donostia. Informatika-I gelan (lehen solairuan).
  • Datak: 2024ko uztailean, plaza erreserbatu duten ikasleentzat.
  • Matrikularako behar den dokumentazioa.
  Espezialitatea Izen-ematea epea Matrikula data Ordua
  Giza eta Gizarte Zientziak

1.

Uztailak 3 Orduak kontsultatu
  Hizkuntza eta Literatura

1.

Uztailak 4 Orduak kontsultatu
  Hezkuntza Artistikoa 1. Uztailak 5 Orduak kontsultatu
  Hezkuntza Orientazioa

1.

Uztailak 8 Orduak kontsultatu
  Musica H., Dantza eta AAEE

1.

Uztailak 8 Orduak kontsultatu
  Gorputz Hezkuntza

1.

Uztailak 9 Orduak kontsultatu
  Natur Zientziak eta Matematika

1.

Uztailak 10  Orduak kontsultatu
  Teknologia

1. eta 2.

Uztailak 11 Orduak kontsultatu

 

Uztailaren 31tik aurrera, masterrean plazarik geldituko balitz, interesdunek eskaria aurkeztu ahal izango dute ikastegiko idazkaritzan.
OHARRA: Matrikula egiteko, plaza erreserbatzeko klabeak beharko dira. Ezinbestekoa da dokumentazio guztia aurkeztea matrikula egunean.
Dagokion hitzorduan matrikula egitera etortzen ez den ikasleak MFPS/BBLH masterreko plaza galduko du. Itxaron zerrendan dagoen hurrengo ikasleari eskeiniko zaio.

 

 

Matrikularako behar den dokumentazioa:

  • Matrikula egin ahal izateko plaza erreserba egiterakoan erabilitako klabeak  behar dituzu.
  • NAN edo pasaportearen fotokopia.
  • Argazki bat, atzean izen-abizenak idatzita.
  • Matrikularen ordainketaren helbideratzearen inprimakia.
  • Matrikularen prezio publikoez salbuetsita egotearen eskubidea badaukazu ekarri egiaztatzen duen dokumentua, eta 2023ko urtarrilaren 1ean, etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko duen, administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria ekarri behar duzu.
  • Sarbidea ematen dion tituluaren fotokopia eta jatorrizkoa, edo titulua konpultsatua.
  • Atzerriko hizkuntzan B1 maila ziurtatzen duen agiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.
  • Euskaran B2 maila ziurtatzen duen agiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.
  • EHUtik kanpoko ikasleek, eskatutakoaz gain, sarbide-titulazioaren ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar du, 0tik 10erako batez besteko nota baremoarekin.

Dokumentuak deskargatu, bete eta sinatuak ekarri behar direnak:

Informazio osagarria