automatricula

Automatrikula

EPEA: 2024ko uztailaren 18tik 30ra.
AUTOMATRIKULA: Lehenengo mailatik gorako matrikula. (GAUR-en )
INFORMAZIOA:

Uztailaren 15ean eguna eta ordua jakinaraziko dira eta matrikula 2024ko uztailaren 18tik 30ra bitartean egingo da.

Lehenengo mailatik gorako ikasleek automatrikula modua erabiliz egingo dute matrikula, interneten bidez.

MINOR edo PRACTICUM (LH -HHko graduetan) irakasgaien aldaketa justifikatua eskatzeko epea, 2024ko uztailaren 24ra arte,  HEFA eskari orokorra (pdf, 49kb). 

*  Ikasturteko iraleko deialdian GRALA (Gradu amaierako lana) egiteko asmoa duten ikasleek ez dute automatrikularen bidez matrikula egin behar, baizik eta web orrian agertzen diren bere titulazioari dagozkion datetan. Gralen Egutegia ikusi.
* Mugikortasun programetan dabilen ikaslegoak ez baditu helmugako Unibertsitatearen notak, gaurrek arazoak emango dizkie ikasturte berriaren irakasgai guztiak matrikulatzeko. Hori dela eta, kalifikazioak lortu ondoren idazkaritzarekin harremanetan jarri beharko dute matrikula aldatzeko.

Gogoan izan beharrekoak automatrikula egiterakoan:

  • Gomendatutako nabigatzaileak: Microsot Edge eta Mozilla Firefox
  • Automatrikula GAUR aplikazioaren bidez egin behar da.  Aplikazioan sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza behar dituzu. Gogoratzen ez badituzu, berriz eskatu beharko dituzu zure ikastegian automatrikulako epea ireki aurretik. Hona gure gomendioa: pasahitz berria lortutakoan UPV/EHUko orri nagusiko "Langileak" atalera jo eta jakinarazi zein den zure mugikorraren zenbakia. Hartara, pasahitza ahaztuz gero, mugikorraren bidez berreskuratu genuke (ikus jarraibideak)
  • Gogoratu Automatrikula, aipatutako ordutik aurrera edonoiz egin ahal dala. Baina, automatrikula emandako ordua baino beranduago egiten bada, hau da, zenbat eta beranduago egin, taldea edo hautazko irakasgaiak hautatzeko aukerak murriztu ahal dira, hori egiteko aukerarik balego
  • Matrikularen gordekina matrikula egitean sortzen da eta zure posta elektronikora (xxxxx@ikasle.ehu.es) bidaliko dizute gauetan berez abiarazten den prozesu baten bidez. 
  • Aurrerago egingo diren aldaketen (irakasgaiak aldatzeagatik, beka eskabideak, …) gordekina ikasle bakoitzak lortu ahalko du GAUR aplikazioan duen profilean.
  • Matrikula egitean aurkeztu gabe utzitako dokumentuak aurkezteko epea 10 egunekoa da
  • Bekei buruzko informazioa:
    • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak erabaki du tramitazio erabat elektronikoaren derrigortasuna. 
    • Informazio gehiago: Bekak
  • Prezio publikoei, ordainketetarako murrizketei eta bekei buruzko informazio zabalagoa

Automatrikula egiteko egunen epea urtero argitaratzen da Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegian. 

Uztailaren 15ean eguna eta ordua jakinaraziko dira eta matrikula 2024ko uztailaren 18tik 30ra bitartean egingo da.

Ikasle bakoitzari egun eta ordu zehatz bat ematen zaio matrikulatzeko. Horretarako, unibertsitateak ikasleak ordenatzen ditu gestiorako arautegian jasotzen den eguneko espedientean dauden kalifikazioetan oinarrituta, eta lehentasuna izaten dute matrikula ordena handiena dutenek. Aipatutako ordenarako formula hau erabiliko da:

  • MO=  0,25*A + 2,5*M + 5*F:
    • A=  Gainditutako irakasgaien kalifikazioa baloratzen duen koefizientea (espedientearen batez bestekoa).
    • M=  Matrikularen urtean izandako errendimendu akademikoa neurtzen duen faktorea (hurrenkera zehazten den egunean ikasturte horretan ikasleak gaindituta dituen kredituak/ikasturte horretan matrikulatutako kredituak).
    • F=  Titulazioaren bukatze maila definitzen du (hurrenkera zehazten den egunean ikasleak gainditu dituen kredituak/titulazioko kreditu guztiak).

Behin eguna eta ordua emanda, ikasleek automatrikula egin ahalko dute eta dagokion egunean eta orduan dagoenetik aukeratu ahalko dute, betiere unibertsitateak onartutako irakats eskaintzarekin bat eginda.

Egunaren eta orduaren jakinarazpena internet bidez argitaratzen da (GAUR). Informazio hori UPV/EHUko posta elektronikoaren bidez igortzen zaie ikasleei bakoitzaren kontu korporatibora. Bestalde, ikasleek beren hitzordua kontsultatu ahal dute GAUR gestio akademikorako programan duten profilaren bidez.

Lehenengo mailatik gorako ikasleek eta lehenengo mailako errepikatzaileek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

  • Hala badagokio, matrikulako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria, eta administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria, unibertsitateko zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera.