HezkEH [harremanei begira] - Bideoa eta programa
HezkEH [harremanei begira] - Ezaugarriak
HezkEH [harremanei begira]
Hezkidetzan Esku-hartzen: indarkeriei aurre egiteaz gain, tratu onak sustatzeko ibilbide teoriko-praktikoak
ECTS kredituak
- 5 (125 ordu). Hezkuntza Sailaren homologazioa duen ikastaroa.
Sarrera
Gero eta hezitzaile gehiago (irakasle, senide zein bestelako hezkuntza-eragile) ari da emakume zein gizonentzat, pertsona ororentzat, jendarte bidezkoagoaren alde indarrak biltzen. Eta horretan da, hain zuzen ere, ikastaro honek lagundu nahi duena: oinarrizko prestakuntza sustatzeko egiten diren esku-hartze hezitzaileak lerrokatuta egon daitezen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren II. Hezkidetza, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019- 2023) Planaren oinarrizko zutabeekin, baita curriculum berriaren eskakizun inklusiboekin ere; azken finean, gizartea aldarrikatzen ari den parekidetasun eta tratu onetako bizikidetzarekin koherentea izatea.
Helburu zehatzak
- Eguneroko bizitzako eta eskola zein eremu-hezitzaileko aurrez aurreko zein esparru digital ezberdinetan sexismoa eta indarkeria matxistak errekonozitzen, esplizitu egiten eta ondorioak identifikatzen jakin, baita esku-hartzeko estrategia ezberdinak ere.
- Hezkidetza hezkuntzan, bakarka zein taldean, aurrez aurre zein online, norberak bere interesetatik abiatuta eta bere inguru hurbiletik sustatzeko ezagutza eta baliabide teoriko-praktikoz jantzi.
- Eskolan eta eremu hezitzaileetan, aurrez aurrekoan, onlinekoan zein jardun bikoan, erabiltzeko moduko hezkidetza-materialak identifikatu edo sortzeko gai izan.
- Ikasleak tratu onean sozializatzeko hezkidetzara bideratutako ekintzak planifikatu, baita ikasgelan, aurrez aurre edo sare sozial digitaletan, eta bestelako inguru hezitzaileetan pertsona barruko zein kanpoko harreman ez sexistetan oinarrituriko bizikidetza eraikitzeko gai izan.
Ikasleak
Kurtsoan sartzeko irizpideak:
- Edozein titulazio akademiko. Gradua izatea (edo lehen lizentziatura eta diplomatura zirenak).
- Erdi eta Goi mailako Heziketa Zikloko titulazioa izatea.
- Ikastaro hau HEZKIDETZAN INTERESA duten GUZTIEI zuzenduta dago eta bereziki haurren eta nerabeen hezitzaile diren edo izango diren guztiei.
Onarpena:
- Gehienez 60 ikasleko taldea osatuko da.
- Izena ematerakoan bi ikastaroetan matrikula egin nahi dutenek lehentasuna izango dute.
Iraupena
8 aste
Ebaluazioa
Ebaluatuko dira ikasle bakoitzaren aurrerapenak eta, baita ere, ondorengo edizioen hobekuntzari begira, ikastaroa bera.
Ikasleen ebaluazioak fase esanguratsu ezberdinak izango ditu:
- Ikastaroaren hasieran partaide bakoitzak bere abiapuntua ebaluatuko du.
- Ikastaroan zehar ikasleek egindako eta partekatutako lanak irakasleak baloratuak izango dira.
- Ikastaroaren amaieran partaide bakoitzak egindako aurrerapenak, bizitako zailtasunak eta hobetzeko proposamenak aztertu eta baloratuko ditu.
Ebaluazio-irizpideak
- Ikaskideekin lankidetza.
- Irakasleek emandako jarraibideak eta jarritako epeak betetzea.
- Inguru hurbilean hausnarketak eta praktikak martxan jartzea.
- Ekarpenen kalitatea.
- Edukien menperatze eta garapen maila.
- Sormena.
- Diskurtsoaren antolakuntza.
- Baliabideen erabilera.
Ziurtagiria
Hizkuntza
- Euskaraz
Prezioa
- 250 €
- Ordaintzeko Kontua: KUTXABANK
- IBAN: ES88 2095 0292 9232 3900 8657
- BIC: BASKES2BXXX