Aurkezpena
2001az geroztik, "Komunikabideek eta Kazetaritzak Europako Eremu Urriko Hizkuntzetan" duten egoera eta oinarrizko arazoak ikertzen diharduen Euskal Herriko Unibertsitateko (Bilbo) irakasle taldea gara. Gure ikerketa-ildoak hiru dira:
- Komunikabideen mapa.
- Kazetarien eta kazetaritzaren oinarrizko arazoak.
- Komunikabideen eta kazetaritzaren garapen-faktore eta -estrategien ebaluazioa.
Eremu urriko hizkuntzak. Ikerketa-proiektu honetan, gutxienez, hedabide-sistema bat duten erkidegoetako komunikabideak eta kazetaritza aztertzen dira. Guztira, hamar dira:
- Euskara
- Katalana
- Galiziera
- Korsikera
- Bretoiera
- Frisiera
- Gaelera/eskoziera (Gaidhlig)
- Galesa (Cymraeg)
- Irlandera (Gaelige)
- Samiera
Nazioarteko parte-hartzea. Gure taldea beste unibertsitate batzuetako ikertzaileen lankidetzarekin aberasten da. Horrez gain, taldeak ikertutako hizkuntza-komunitateetako adituen, zuzendarien eta kazetarien laguntza du.
Argitalpenak. 2008ra arte, urte anitzeko proiektu honen emaitzak hainbat iturritan argitaratu dira: nazioarteko lau libururen atalak, artikulu bat Journalism Studies aldizkarian, zortzi txosten nazioarteko biltzarretan (IAMCR, AEJMC, ECREA), eta bi nazioko gertakizunetan.
Gako-hitzak. Europako eremu urriko hizkuntzak, komunikabideak, kazetaritza, nortasuna, hizkuntza, garapena.
Kontaktua: inaki.zabaleta@ehu.es