euskaraespañol

Eguneko irudia

Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak

UPV/EHUko ikerketa-talde batek deskubritu dituen "Andereren", 150.000 urtetik gorako neandertalaren, aztarnak Bizkaiko emakumerik zaharrenarenak izan daitezke

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/12

Irudia
Gaur goizean aurkeztu dituzte 'Andere' ren giza aztarnak

Fosilak Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoan aurkitu zituzten, Karrantzako El Polvorín haitzuloko beheko galeria batetik ateratako hezur-materialak aztertzen ari zirenean. Aurkikuntza honek leizea induskatzeko proiektua abiarazi zuen; indusketa-lan horiek Euskal Herriko Uniber- tsitatea buru duen nazioarteko eta diziplina anitzeko ikerketa-talde baten eskutik egin dira. El Polvorín kobako aztarnak, duten morfologiagatik, neandertalen leinuei dagozkie eta Bizkaiko zaharrenak izango lirateke, orain arte aurkitutako zaharrena den Lezetxikiko humeroa bezain zaharrak (edo zaharragoak) izan daitezkeelako. Gainera, El Polvorín kobako I. leizearen kasuan, aurkitutako gorpuzkiak eskeleto berekoak dira, ziurrenik emakumea zen eta gorpuzkera liraina zuen pertsona heldu batenak.

Ikerketak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Karrantzako Udalaren, Deathrevol proiektuaren (Europako Ikerketa- Batzordea), Eusko Jaurlaritzaren IT1485-22 Ikerketa-Taldearen eta Estatuko Ikerketa- Agentziaren (Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa) finantzaketa du.

Aztarnategi honen aztarnetako batzuk laster erakutsiko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeolo- gia Museoan Euskal Herriko neandertalen populazioei eskainitako aldi baterako erakusketa bate- an.

Gaur goizean ezagutzera eman dira Arkeologia Museoan gordeta zeuden Karrantzako El Polvorín haitzuloko aztarnak Bizkaiko duela 150.000 urte baino gehiagoko giza-aztarnarik zaharrenak di- rela adierazten duten ikerketa arkeologikoaren emaitzak; aurkitutako gorpuzkiak hezurdura be- rekoak dira, ziurrenik emakumea zen gorpuzkera liraineko pertsona heldu batenak.

Arrasto hauek Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Saileko Asier Gómez Olivencia buru duen ikerketa-taldeak aztertu ditu.

Gaur goizean Arkeologia Museoan egin den prentsaurrekoan Begoña de Ibarrak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak, Asier Gómez-Olivenciak, Euskal Herriko Unibertsitate- ko (UPV/EHU) Geologia Saileko ikertzaileak, Gorka Moreno Márquezek, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, eta Etor Telleriak, Arkeologia Museoko zuzendariak, hartu dute parte.

Karrantza Harana ezaguna da aberastasun arkeologiko-paleontologiko handiko hainbat aztarna- tegi edukitzeagatik. 2020. urtean Arkeologia Museoan El Polvorín haitzuloko I. Leizeko aztarna- tegiko hartz eta hienen arrastoen artean neandertal ezaugarriak zituzten giza-aztarnak identifika- tzeak ikerketa-proiektua abian jartzea eragin zuen, eta horren ondorioz 2021. urteaz geroztik indusketa arkeologikoa egin da aztarnategi horretan.

Arkeologia Museoan kontserbatutako piezen eta 2021eko eta 2022ko kanpainetan haitzuloan induskatu direnen artean gaur egun 18 giza-hondakin daude, eskeleto beraren zati desberdineta- koak; hondakin horiek nahiko liraina zen pertsona heldu baten garezurrekoak eta garezur- ostekoak dira. Liraintasun horrek iradokitzen du emakume bat izan daitekeela, eta horregatik "Andere" ezizena jarri diote. Bere ezaugarri morfologikoak bat datoz neandertalen leinuan azal- tzen direnekin, baina erradioan (besaurreko hezurra) morfologia arkaikoagoa du, Hezurren Leize- an (Atapuerca mendilerroa) induskatutako aurreneandertalenen antzekoa.

Zenbatutako 18 hezur-zatietatik gaur egun horien 7 aztarna adierazgarri ikusi ahal izango dira; gainerako fosilak aztertzen ari dira datozen hilabeteetan nazioarteko argitalpen zientifiko bat bidaltzeko helburuarekin. Aldi berean giza-arrasto horien lagin bat ikusi ahal izango da Arkeologia Museoan aurki egingo den neandertalei buruzko erakusketa batean.

Neandertalak ehiztari-biltzaileen taldea izan ziren, duela 200.000 eta 40.000 urte bitartean, de- sagertu zirenean, Europan eta Asia Mendebaldean bizi izan zirenak. Neandertalak aurreko beste populazioetatik datoz, hala nola Hezurren Leizean garatu zen bezalakotik (Atapuerca mendilerroa, 300.000 eta 430.000 urte bitarteko aztarnategia). Izan ere, "Andereren" erradioa gehiago da Hezurren Leizeko populazioaren morfologiakoa, askoz ostekoagoak diren neandertalen (135.000 eta 40.000 urte bitartekoak) morfologiakoa baino.

Neandertalak eta aurreneandertalak Euskal Autonomia Erkidegoan

EAEko zenbait aztarnategi arkeologiko ezagutzen dira, duela 200.000 eta 40.000 urte bitarteko okupazio neandertalen ebidentziak eman dituztenak, adibidez: Axlor (Dima), Aranbaltza (Barrika), Arlanpe (Lemoa), Lezetxiki (Arrasate) eta Amalda (Zestoa). Hala ere, giza-hondakinak dituzten aztarnategien kopurua askoz urriagoa da: Axlorren garezur-hondar bat, heldu bati dagokion au- rreko hagin bat eta lau esne-hortz; Arrillorren (Zigoitia, Araba) esne-hortz bakarra aurkitu zen, eta Lezetxikiko aztarnategiak kronologia ezberdinetako aztarnak eman ditu. Alde batetik, Lezetxikiko humeroa dago, J.M. de Barandiaranen taldeak aztarnategiaren beheko mailetan aurkitu zuena. Humero honek Hezurren Leizearen antzeko ezaugarriak ditu eta Concepcion de la Ruak (UPV/EHU) zuzendutako taldeak datatu zuenean gutxienez 164.000 urte (+/- 9.000 urte) zituela adierazi zuen. Beste alde batetik, Lezetxikiko goiko mailetan bi hortz-hondakin aurkitu ziren, duela gutxi Diego López Onaindiak (Université de Bordeaux) zuzendutako talde batek berraztertu ditu- enak.

El Polvorín kobako aztarnak, morfologiagatik, Bizkaiko zaharrenak izango lirateke, eta orain arte aurkitu den zaharrena den Lezetxikiko humeroa bezain zaharrak (edo zaharragoak) izan litezke. Gainera, El Polvorín kobako I. leizearen kasuan, lehen aldiz eskeleto partzial baten hondakinak aurkitu dira. Aztarna hauek neandertalen bilakaerari buruzko informazio gehiago eman dezakete.

Zuzendaritza eta ikerketa-taldea

Ikerketa-proiektu hau Asier Gómez Olivenciak zuzendu du, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geologia Saileko Ramón y Cajal ikertzaileak, eta diziplina anitzeko taldea du, paleo- biologian, tafonomian, geologian, geokronologian eta abarretan adituak. Taldean bai UPV/EHUko ikertzaileak, bai Estatuko beste erakunde batzuetakoak (CENIEH, IPHES, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), bai nazioartekoak (Université de Bordeaux, Muséum National d'Histoire Naturelle de Paris, Universi- ty of Cambridge) daude.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Karrantzako Udalak, Deathrevol proiektuak (Europako Ikerketa- Batzordea), Eusko Jaurlaritzaren IT1485-22 Ikerketa-Taldeak eta Estatuko Ikerketa-Agentziak (Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa) finantzatu dute lan hau.

El Polvorín kobako I. leizea industeko eta ikertzeko proiektuak espeleologiako hainbat talderen laguntza du, eta horien artean nabarmentzekoak dira ADES Espeleologia Elkartea, Grupo Espe- leológico Esparta, Haitzulo Espeleo Elkartea eta C.D. Eibar/Antxieta Arkeologi Taldea.