euskaraespañol

Iñigo Argomanizek eta Eli Arabaolazak Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Saria jaso zuten

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/04/22

Irudia
Saridunak eta agintariak, Donostiako Orfeoiarekin batera | Argazkia: Juantxo Egaña. Donostiako Orfeoia

Iñigo Argomaniz sustatzaileak eta Eli Arabaolaza ikertzaileak Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XXIII. Saria jaso zuten. Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko I.M.Barriola Zentroan ospatu zen, Donostian. Eli Arabaolaza ikertzaileak jaso du saria, ‘La Orquesta de Euskadi 1982-2022: Implicaciones culturales y educativas’ izeneko lanarengatik. Halaber, zuzeneko kontzertuen sustapenean egindako lanarengatik eta izandako ibilbide nabarmenagatik jaso du saria Iñigo Argomaniz sustatzaileak. Donostiako Orfeoiaren presidente Antxon Elosegui, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko idazkari akademiko Idoia Otaegui eta Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendari Beronika Azpillaga ekitaldiaren buru izan ziren. Ekitaldia amaitzean, Donostiako Orfeoiko ordezkari batzuek, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean, emanaldi labur bat eskaini zuen, ekitaldi akademiko hunkigarriari amaiera emanez.