euskaraespañol

16 EHUalumni Saltillon ontziratuko dira

UPV/EHUk historia handiko itsasontzi batean nabigatzeko doako aukera eskainiko die ikasle ohiei

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2017/07/13

Irudia
Saltillo eskola-ontzia

Uztailaren 18tik aurrera 16 EHUalumnik Saltillo eskola-ontzian nabigatu ahal izango dute. Interesatuak posta elektroniko bat bidali beharko dute datu pertsonalekin  ehualumni@ehu.eus helbidera, eta inskripzioa egiteko orduan azkarrenek, 8 bidaietan parte hartu ahal izango dute uztailean (18an eta 21ean) eta abuztuan (17an, 18an, 20an, 21ean, 22an eta 23an) zehar. Belaontzia Euskal Herriko itsasertz osoan zehar ibiliko da; hala, Bermeo, Getaria, Hondarribia, Pasaia, Mutriku, Getxo edo Bilbon izango da, besteak beste.

Saltillo 1932an eraiki zen eta, bi urte beranduago, Pedro Galindez enpresari bizkaitarrak erosi zuen. 1946tik 1963a arte Galindezek errege-familiari utzi zion belaontzia, erabil zezan. 1968an Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoari itsasontziaren dohaintza egin zion, eta 1998az geroztik UPV/EHUko ontzi-eskola bezala erabiltzen da.

Aurten, ohiko udako itsasaldia egin beharrean, non Itsasketako Graduko eta Nautika eta Itsas Garraioko Graduko ikasleek praktikak egiten zituzten, Saltillok ETB2Ko ‘Una historia de Vasconia' programako kapitulu bat protagonizatuko du.

Programa horrek Euskal Herriko historiaren pasarte garrantzitsuenak islatzen ditu, kasu honetan, telebista saioak euskaldunek itsasoarekin aldi desberdinetan izandako harremana aztertuko du: erromatarren garaian, Santa María ontzian Colónek egindako itsas bidaian, eta, azkenik, euskal kortsarioek protagonizatutako historia bat ikusi ahal izango dira.
Bestalde, UPV/EHUren itsasontziak Copa Gitana txapelketan parte hartuko du abuztuaren 15etik 26ra. Real Club Marítimo del Abra eta Real Sporting Club antolatutako belaontzien topaketa hau Estatuko hitzorduetako garrantzitsuenetakoa da.

1904 urtean sortu zen, eta ontzi klasikoak eta historikoak batzen ditu. Aurten, gainera, La Rochelleko portutik etorritako antzinako belaontziak izango dira han eta, hori dela eta, ekitaldi osoago bat antolatu da. "Abuztuaren 16an Hondarribian batuko dira belaontziok, non erakustaldia egingo duten. Gero Getxorantz nabigatuko dugu, Pasaian, Mutrikun, Bermeon eta Bilbon porturatuko garelarik. Abuztuaren 25ean eta 26an Getxon izango gara jada, eta han Copa Gita txapelketan parte hartuko dugu", azaldu du Mikel Lejarza Saltillo UPV/EHUko eskola-ontziko kapitainak.

Zerbitzuak eta deskontuak

UPV/EHUk iaz jarri zuen abian Iñigo Lamarca Ararteko ohiak presiditzen duen EHUalumni ikasle ohien sarea. Ekimen horrek orain arte ikasketak eta esperientziak partekatu dituzten 300.000 pertsonen artean  jaio diren loturak mantendu eta sustatu nahi ditu.

Hala, EHUalumni sareak zerbitzua eskaintzen die lagun horiei guztiei, enplegu, enprendimendu eta prestakuntzarekin  zerikusia duten  jarduerak bultzatuz. Gainera, unibertsitatetik antolatutako jarduera kultural, ludiko, kirol eta  akademikoen hedapenean parte hartu daiteke baita ere. UPV/EHUko biblioteketan sarrera librea eta doako eskaintzen da, baita deskontuak hizkuntza ikastaroetan, tailerretan edo ziurtagirietan. Uda honetarako, gainera, EHUalumnik sareak eskaintza bereziak ditu RESAren Estatu osoko ikastetxe nagusi eta egoitzetan, General Optica dendetan, UPV/EHUko  Uda Ikastaroetan, Ecuador eta  Halcón bidaia agentzietan, eta bela ikastaroetan Urdaibain.