-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
UPV/EHU nagusi, Euskadiko XVII. Txapelketan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/03/07
![Irudia](/documents/10136/6762046/Campeonato+Euskadi_web.jpg/60dbb7ea-a378-47f0-8afb-17922c52bd36?t=1488881133000)
Euskadiko XVII. Unibertsitate Txapelketa jokatu zen Donostian, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko bostehun ikasletik gora lehiatu ziren.
Aurtengo txapelketa UPV/EHUn egin zen, Gipuzkoako Campusean. Urtero bezala, unibertsitateko graduetako ikasleek bat egin eta maila handiko lehiaketa jokatu zuten, eta kirol garbiaz gozatu ahal izan zen, 'fair play' delakoa arautzat zuena. Azkenean, UPV/EHU izan zen txapelketako irabazle nagusia: lehen postua lortu zuen kirol diziplina guztietan, emakumeen banakako tenisean eta gizonen 11ko futbolean izan ezik (Deustuko Unibertsitatea gailendu zen horietan).
Askotariko kirolak jokatu ziren, eta gehienetan emakumeak zein gizonak lehiatu ziren; horrela, maila oneko erakustaldia ikusi ahal izan zen. Hauek izan ziren taldeko kirolak: futbola, areto futbola, 7ko futbola, saskibaloia, eskubaloia, errugbia eta boleibola; eta hauek, berriz, banakakoak eta/edo bikotekakoak: padela, frontenisa, tenisa, mahai tenisa, pala eta esku pilota.