euskaraespañol

Eguneko irudia

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ADIERAZPENA

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/09

Gaur goizean ikasle talde txiki batek galarazi egin du Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoregaiak bere programa Arabako Campuseko ikasleei  aurkeztea eta beraiekin batera aztertzea.
Euskal Herriko Unibertsitateak gertakari hauek gaitzesten ditu eta salatu egiten ditu eztabaida publikoa eta ideien adierazpen eta eztabaida askea galarazten dituzten jarrerak.

Era honetako jarrerak beti gaitzesgarriak diren arren, are gaitzesgarriagoak dira unibertsitate eremuan.

Gasteiz, 2016ko azaroaren 9a