euskaraespañol

Eguneko irudia

Literatura aipuen eta irudien lehiaketa

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2015/03/13

Irudia

UPV/EHUko Eskola Politeknikoko Berdintasunerako Batzordeak literatura aipuen eta irudien lehiaketa antolatu du. Helburua da gaiari buruzko literatura aipuak eta/edo irudiak azaltzea; zehazki, ezberdintasunaren eta ezberdinkeriaren arteko aldea adierazten eta nabarmentzen dutenak. Lehiaketan UPV/EHUrekin lotura duten guztiek parte hartu dezakete.

Gaia ezberdintasun erakargarriak, ezberdinkeria hilgarriak da. Originaltasuna eta informazio sinbolizatua baloratuko dira. Hainbat alderdirekin lotutako ezberdinkeriak eta ezberdintasunak dira: generoa, klasea, arraza, etab. Ezberdinkeria dakarren edozein ezberdintasun mota.

Eskaerak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 16tik apirilaren 15era artekoa izango da. tokia oinarrietan aipatzen da.

www.ehu.eus/politeknikoa

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa