euskaraespañol

Eguneko irudia

Thomas Brussig idazlearen irakurraldia

Noiz eta non

2018/04/10, 19:30 - 00:00

Kokapena

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Av. Florida ibilbidea 9. -01005- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteartean, apirilak 10, 19:30etan hasita, Vitoria/Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean, DAAD eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko lektoretzak Thomas Brussig berlindar idazlea gonbidatu du, ‘Am kürzeren Ende der Sonnenallee’ bere eleberri famatuena aurkeztera. Irakurtzen ari delarik, itzulpena proiektatuko da euskaraz eta gaztelaniaz, UPV/EHUko Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasleek egina.

Bere eleberrian, Brussig-ek Berlin ekialdeko gazte talde baten 80 urteen amaierako historia kontatzen du eta, bereziki, ‘Eguzkiaren etorbide’ ezaguneko bizimodua, Berlingo harresiak alderik alde bereizi baitzuen atal bat mendebaldean eta bestea ekialdean utzita. Idazleak oroipen subjektiboen bidez eraikitzen du historia, Eguzkiaren Etorbideko mikrokosmos bat sortuz, jarraikortasun biografiko luzekoa. Mikrokosmos horretan, identitate amankomunaren sentsazio sendoa dago. Era berean, idazleak begirada ironiko eta komikoa eskaintzen du Alemaniaren historiaren azken aro garrantzitsu honen inguruan. Hortaz, nobelak edaten du Ekialdeko Alemaniarekiko herriminaren inguruan ohi den eztabaida alemanetik. Brussig-i, besteak beste, leporatu zitzaion AED arinegi hartzea eta historiarekin bere bakea egin zuela modu onartezinaz.

Atariko gisa, astelehenean, apirilak 9, 19:30etan hasita, Ignacio Aldekoa kultur etxeko ekitaldi aretoan, Sonnenallee [Eguzkiaren Etorbidea] (Leander Haußmann, 1999) proiektatuko da gaztelaniazko azpitituluekin. Filma, Brussig-en nobelan oinarritua delarik, Alemaniako zinemako film onenaren saria irabazi zuen 2000ean.