Industria farmazeutikorako Euskadiko lehen 4.0 laborategia inauguratuko dute TECNALIAk eta UPV/EHUk
Noiz eta non
2018/11/12, 11:00 - 00:00
Kokapena
Araba
Deskribapena
TECNALIA ikerketako eta garapen teknologikoko zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) industria farmazeutikorako Euskadiko lehen 4.0 laborategia inauguratuko dute datorren astelehenean, azaroak 12. Arabako Teknologia Parkean dago laborategia (Miñao eraikina 2, Leonardo Da Vinci 11). Instalazioek abangoardiako teknologia izango dute botika berriak garatzeko eta inguruko enpresa-sareari laguntzeko.
Inaugurazioa 11:00etan egingo da, eta han izango dira Iñigo Urkullu, lehendakaria; Ramiro González, Arabako diputatu nagusia; Nekane Balluerka, EHUko errektorea; eta Emiliano López Atxurra, TECNALIAko lehendakaria.