-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
Eraikinen zaharberritze energetikoak planifikatzeko lehen tresna garatu dute
Hitzaldia-zikloa: 'Futbola, zientzia laborategia'
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/11/05, 19:00 - 00:00
Kokapena
Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan ospatzen ari den “Zientziateka” ekitaldiaren barruan antolatutako “Futbola, zientzia laborategia” hitzaldi-zikloaren bigarren jardunaldia ospatuko da azaroak 5ean.Bertan, Dae-Jin Leek “Ciencia de datos y fútbol: predicción del riesgo de lesiones en el deporte profesional” delako gaiari helduko dio. BCAM Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroan ikertzaile lanean diharduen Dae-Jin Lee Ingeniaritza Matematikan doktoreak kirol-bioestatistika aurkeztu eta kirol profesionalean lesioen prebentzioan duen garrantzia azpimarratuko du bere hitzaldian. Kirol profesionalean bioestatistika, matematikak, konputazioa, epidemiologia eta osasun publikoa uztartzen dituzten disziplina anitzeko profilen beharra azpimarratzea izango da azken helburua.
“Futbola, zientzia laborategia” zikloa Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) lankidetzaz.
Informazio gehiago Zientzia Kaiera blogean