Zaragozan bildu da G-9 Unibertsitate Taldearen Akademia Antolakuntzako Batzorde Sektoriala, Eva Ferreira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea presidente zela. Campus Digital Partekatuaren, Ikaskuntza eta Zerbitzu sarearen aurrerapenen eta ikasketa planen modernizazio esperientzien gainean hitz egin dute.
-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
G-9 Unibertsitate Taldeak graduko ikasleentzako lehenengo Online Prestakuntza Plana eskainiko du 2024/2025 ikasturtean
Prestakuntza osagarriko kredituen bidez aitortuko dira ikastaroak, eta doakoak izango dira
Lehenengo argitaratze data: 2024/05/02
![Irudia](/documents/10136/52932803/g9-ordenacion-academica_webDest.jpg/88c85817-cad7-6c9a-09d1-5b634b351066?t=1714658660673)
Batzordearen presidenteak, Eva Ferreirak, nabarmendu duenez, “oso foro eraginkorra osatzen dugu, aukera ematen diguna esperientziak partekatzeko eta horietatik ikasteko, unibertsitate batean edo bestean zerk funtzionatzen duen jakiteko eta, modu horretan, eraginkortasunez aurrera egiteko”.
Zehazki, G-9 Unibertsitate Taldeko graduko ikasleei zuzendutako Online Prestakuntza Planaren lehenengo edizioa martxan jarriko dutela iragarri dute. Campus Digital Partekatuak bi urte daramatza plan hori diseinatzen. 30 ikastaro eskainiko dituzte, hainbat gairi buruzkoak, hala nola jasangarritasuna, ingurumena, inklusioa, berdintasuna... Maiatzean irekiko da izena emateko epea, eta doakoa izango da. Prestakuntza hori arrakastaz gaindituz gero, prestakuntza osagarriko kredituen bidez aitortuko da.
Halaber, Irakasle Laguntzaile Doktoreentzako Prestakuntza Planaren lehenengo edizioa jarriko du martxan Campus Digital Partekatuak datorren ikasturtean; kontratuaren lehenengo urtera bideratuta egongo da plana. Eskaintza horrek LOSUren berritasunei erantzuten die. Planaren bidez, G-9 Unibertsitate Taldearen Campus Digital Partekatuak legearen eskaerari erantzungo dio.
Bestetik, Ikaskuntza eta Zerbitzu Sarearen aurrerapenak azaldu dituzte bileran. Hezkuntza berrikuntzaren esparruan ikaskuntza eta zerbitzu metodologia sustatzea da haren helburua. Zehazki, G-9 Unibertsitate Taldeko unibertsitate guztietan garatutako Ikaskuntza eta Zerbitzu egitasmo guztien erregistro bat egiten ari dira.