euskaraespañol

Eguneko irudia

Elena Herrán, Pikler saria jaso duen UPV/EHUko lehen irakaslea

Pikler-Lóczy hezkuntza eredua 0-3 urteko umeei zuzenduta dago

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/25

Irudia
Elena Herran saria jasotzen

Asteazkenean, ekainaren 12an, Budapesten ospatu zen Pikler 2024 sariak banatzeko ekitaldia. Sari horiek Pikler-Lóczy hezkuntza eredua sustatzen dute 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Oraingo honetan, sari nagusia Elena Herrán Izagirre UPV/EHUko irakaslearentzat izan da, "Pikler haurtzaroko lorategiko praktika pedagogikoa analisi psikologikoaren objektu" izeneko ikerlanagatik; horrela, sari hau Estatu osoan lortzen duen lehena bihurtu da.  

Hezkuntza eredu horrek askatasuna eta haurren autonomiarekiko errespetua sustatzen ditu ikaskuntzan, independentea eta segurua izan dadin. Pikler pedagogia oinarrizko hainbat printzipiotan oinarritzen da: lotura afektiboak sortzea, komunikazio ona, askatasunean jolasa sustatzea, mugitzeko askatasuna eta ingurune egonkor bat sortzea, gurasoek babestuta dagoela eta ingurunea etengabe aldatzen ez dela senti dezan.  

Epaimahaiak aintzat hartu du Elena Herrán Izagirrek hezkuntza eredu horren postulatuak gaztelaniara eta euskarara itzultzeko egindako lana, eta, ondorioz, hainbat eta hainbat profesionalen eskura jartzea lortu du. Hamarkada bateko bere ikerketa lanari esker, Pikler haurtzaroko lorategiaren praktika pedagogikoa analisi psikologikoaren objektu bihurtu da. Ikasgeletara eraman du metodo hori, eta ikasleek ezagutza zientifiko berriak eman dizkiote haur-hezkuntzaren arloari.  

Unibertsitateko irakasle gisa, hezkuntza eredu horri buruzko ezagutza teorikoak zituen Elena Herrán Izagirre doktoreak Piklerren prestakuntzari buruzko ikerketak hasi zituen, haurtxoak ikuspegi horretatik ezagutzeko. 

2020an, UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateak, Elena Herranen eskutik, hezkuntza goiztiarreko lehen unibertsitate laborategia inauguratu zuen, Haur Hezkuntzako lehen zikloko (0-3 urte) ikasleen espezializazioa areagotzeko helburuarekin. 

Hezkuntza goiztiarreko gela